1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartua, zeinaren bidez onesten baitira Corellako 15. eta 16. poligonoetan herri-ondasunak berreskuratzeari buruz transakzio-hitzarmenak sinatzearen inguruko oinarri partikularrak eta horietan zehaztutako lurzatiak.
Nafarroako Gobernuak, 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren bidez, Corellan herri-ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak onetsi zituen. Erabaki hori eta oinarri orokorrak 2022ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, uztailaren 18koan.
Oinarri orokorrak Corellako udal-mugarte osoan dira aplikatzekoak.
Oinarri orokorretan aurreikusirik dago Corellako Udalak oinarri partikularrak onetsi eta proposatzen ahalko dizkiela eremu jakin batzuetako herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduen titularrei, antzeko ezaugarri edo errealitateko lurzatiak, katastro-poligonoak edo alderdiak badituzte; izan ere, oinarri orokorren edukia zehaztuko dute eremu horretan.
EDP Renovables España SLU 46,87 MW-eko "Cierzo II" eguzki-parke fotovoltaikoaren instalazioa izapidetzen ari da Corellako udal-mugartean (15. eta 16. poligonoak), "Montes de Cierzo y Argenzón" eremuan.
EDP Renovables España SLU enpresaren jarduketa proposamenak beharrezkoa du herri-lurrak desafektatzen hastea, ondoren erabilerako lagapena egiteko, eta horretarako, egokia da jabari-titulartasun osoa berreskuratzea, partikularrek haien gainean dituzten aprobetxamendu eskubideak iraungiz transakzio-hitzarmenen bidez.
Corellako Udalak konponbidea erraztu nahi du "Montes de Cierzo y Argenzón" mendietan (15. eta 16. poligonoak) Corellako udalerriak dituen lurren arazorako.
Corellan, 15. eta 16. poligonoetan, herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko transakzio-hitzarmenak sinatzeko oinarri partikularrak eta horietan zehaztutako lurzatiak Udalak onetsi zituen hasiera batean, 2023ko abenduaren 15eko bilkuran, eta behin betiko, 2024ko uztailaren 23ko bilkuran.
Aipatu oinarriak bat datoz Corellan herri-ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorretan ezarritakoarekin eta prestatu dira Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 30., 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen erregelamendu horrek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen zati bat garatzen du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Onestea Corellako 15. eta 16. poligonoetan herri-ondasunak berreskuratzeari buruz transakzio-hitzarmenak sinatzearen inguruko oinarri partikularrak eta horietan zehaztutako lurzatiak.
2. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen dira aplikatzekoak.
3. Erabaki hau Corellako Udalari jakinaraztea, eta adieraztea erabakiak amaiera ematen diola administrazio bideari eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
4. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
ERANSKINA.–CORELLAKO 15. ETA 16. POLIGONOETAN HERRI-ONDASUNAK BERRESKURATZEARI BURUZ TRANSAKZIO-HITZARMENAK SINATZEAREN INGURUKO OINARRI PARTIKULARRAK, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO 6/1990 FORU LEGEAREN 116. ARTIKULUAREKIN BAT
1. oinarria. Oinarria.
Corellako Udalak eta Nafarroako Gobernuak onetsitako Corellako herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko oinarri orokorrekin bat etorriz, oinarri partikular hauen xedea da Corellako Udalak partikularrekin hitzartu beharreko transakzio-hitzarmenak arautzea, baldin eta partikularrek (i) herri-ondasunen gaineko aprobetxamendu-eskubideak eskrituratuta badituzte eta/edo (ii) katastroan Corella herriko herri-lurren aprobetxamendurako eskubideen titular gisa agertzen badira, mugarik gabe eta eskubidea besterentzeko aukerarekin, eta/edo (iii) katastroko titular gisa agertzen badira, edozein ondoriotarako, EDP Renovables España SLUk izapidetutako energia berriztagarri fotovoltaikoa ezartzeko proiektua (PSFV "Cierzo II" izenekoa) gauzatzeak ukitutako katastroko lurzatietan, eranskinean zehazten denaren arabera. Corellako Udalak kontsideratzen du ezen, zuzenbidean oinarritutako bestelako arrazoiak galarazi gabe eta orotariko arau gisa, lurzati horiek herri-lurrak direla eta partikularrek horiek aprobetxatzeko eskubidea baizik ez dutela, horien erregistroko inskripzioa izanik ere.
Halakotzat hartzea defendatu eta aplikatuko da, eskura dituen legezko baliabide guztiekin, nagusiki, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean agertzen direnekin.
Lehenago ezarritakoa gorabehera, herri-lurren gaineko aprobetxamenduari lotuta dauden arazoei edo gerora egon daitezkeenei irtenbide eman nahian, eta bai ukitutako partikularrentzat bai Corellako Udalerako kostu handia izan ditzaketen auziak ekiditeko asmoz, Corellako Udalak erabaki du transakzio-eskumena baliatzea. Eskumen hori jasota dago Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua) 30., 31. eta 32. artikuluetan; horrenbestez, transakzioetarako oinarri partikular hauek onetsi ditu, eta Nafarroako Gobernuak onespena eman beharko die, hori gabe baliogabeak izanen baitira.
2. oinarria. Hitzarmen unitatea.
Erregistroko eta/edo katastroko lurzatiak hitzarmen unitatetzat hartuko dira baldin eta 1. oinarrian aipatutako 15. eta 16. poligonoetako batean sartuta badaude eta katastroko titular beraren izenean badaude.
Hala ere, titulartasun horiek aldatzen ahalko dira, eskualdaketa agiri publiko baten bidez frogatzen bada, edo Udalak bidezkotzat jotzen badu titulartasunaren aldaketa.
Katastroko eremuen aprobetxamenduak ez dira hitzarmen honen xede izanen frogatu badaiteke aprobetxamendu horiek eskuratzeko tituluak Corellako Udalean duela jatorria, amaitutako legezko prozedura baten ondorioz.
3. oinarria. Konpentsazioa.
Erregistroko edo katastroko egungo titularrek duten jabetza eta aprobetxamendurako eskubidea konpentsatzeko, bai eta horien gaineko edozein eskubideri edo erreklamazio judiziali borondatez uko egitea konpentsatzeko ere, Corellako Udalak eskubide horiek dituztenei proposatzen die eskubide hori modu frogagarrian egiazta dezaten. Eskubidearen titularrari aitortuko zaio hurrengo 30 urteetan finkarengatik %60ko errentagarritasuna eskuratzeko eskubidea, ondorioak transakzio-hitzarmena sinatzen denetik izanen dituena; hala, 1.200 euro hektarea eta urte bakoitzeko kobratuko du kanonaren lehendabiziko 18 urtean. Hurrengo 12 urtean, Udalak kobratuko du, eskaintza lotesle bat baitago lurren aprobetxamendua eta erabilera lagatzeko enpresaren alde, non ezarrita baitaude aprobetxamendua eta erabilera lagatzeko etorkizuneko kontratuaren baldintzak.
4. oinarria. Eskubidea azkentzea.
Titularrari dagokion aprobetxamendurako eskubidea transakzio-hitzarmena sinatzean iraungiko da, eta titularrari konpentsazio gisa aitortuko zaio aurreko artikuluan jasotako aukeratik eratorritako errentak jasotzeko eskubidea.
5. oinarria. Desadostasunak.
Katastroko lurzatia eta finken errealitate fisiko edo juridikoa ez badatoz bat, transakzio-hitzarmena eskatzen duen partikularrak identifikatu, definitu eta mugarritu beharko du hitzarmenaren xede den aprobetxamendurako lurra, Corellako Udalarekin eta Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Ataleko langileekin batera. Horren gastu guztiak partikularrak ordainduko ditu.
Udalak du identifikatutako eremu erreala hitzarmenaren unitatetzat hartzeko ahalmena, hitzarmenaren ondorioetarako.
6. oinarria. Laboreen espezialitateak.
Partikularrek mahastiak, arbendolak edo bestelako labore iraunkorrak badituzte, horien aprobetxamendurako eskubideei eusten ahalko diete, harik eta notario-eskritura bidez transakzio-hitzarmena publiko egin arte; une horretan iraungiko da aprobetxamendurako eskubidea, 4. eta 9. oinarrietan aipatutakoa.
7. oinarria. Indarra hartzea eta indarraldiaren iraupena.
Oinarri hauek Nafarroako Gobernuak onespena eman eta biharamunean izanen dira indarrean, bi urtez, aipatu data horretatik aurrera.
8. oinarria. Transakziorako prozedura.
Oinarri hauetara biltzen diren partikularrek, oinarriok indarrean dauden bitartean, eskatu beharko dute transakzio-hitzarmen zehatz eta indibidualizatu bat onartzeko, Corellako Udalari zuzendutako idazki baten bidez (I. eranskinaren arabera). Idazki horretan, adieraziko da, batetik, oinarri hauetan ezarritakoa onartzen dutela, eta bestetik, hitzarmena zein aprobetxamenduren gainean eskatzen den. Horretaz gain, zinpeko adierazpen bat aurkeztuko da, non adieraziko baita hitzarmenaren xede diren aprobetxamenduak direla eskrituretan agertzen diren guztiak edo oinarri hauen xede diren alderdietan bere titulartasunpean dituenak. Bestalde, transakzio-hitzarmena sinatzeko baldintza izanen da hitzarmenaren xede diren finken gainean erabilera eta aprobetxamendua lagatzeko kontratua sinatzea, 3. oinarrian aurreikusitako kobrantza-eskubidea bermatzeko. Era berean, haren aldeko notario-eskrituren fotokopia ere aurkeztuko du, halakorik balego.
Oinarri hauek aplikatuz eskatutako hitzarmenak Corellako Udalak onetsi beharko ditu, 30 egunez jendaurrean edukitzeko izapidea egin ondoren, eta hasierako onespena behin betiko bihurtuko da alegaziorik aurkezten ez bada. Jarraian, Nafarroako Gobernuak onetsi beharko ditu. Hori ezean ez dira baliozkoak izanen.
9. oinarria. Eskubideak eta kargak formalizatzea eta azkentzea.
Corellako notariotzan eginen da transakzio-hitzarmena notario-eskritura bidez publiko egiteko dokumentua, udalak gutxienez 7 egun lehenago modu frogagarrian zitazioa egin ondoren, ahal dela, transakzio-hitzarmenaren xede diren finken erabilera eta aprobetxamendua lagatzeko kontratua sinatzeko une berean, zeinak bermatzen baitu 3. oinarrian ezarritako kobrantza-eskubidea ordainduko dela.
Transakzio-hitzarmena sinaturik orain arteko eskubide aitortu hori iraungiko da, eta partikularrak uko eginen dio finken aprobetxamenduaren gainean izan dezakeen beste edozein eskubideri.
Eskubide errealik edo finkari karga ezartzen dioten zergarik badago, horiek hitzarmena sinatu aurretik kendu beharko dira.
10. oinarria. Belarrak aprobetxatzeko eskubidea.
Corellako Udalak, lehengo eskubidea baita, loturarik ez duena herri-ondasunen titulartasuna eta erabilgarritasun osoa berreskuratzeko helburuarekin, beti eta aldiro eutsiko dio Cierzo eta Argenzón mendietako herri-lur guztien gainean duen belar-eskubideari, kontuan izan gabe berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak sinatzearen ondorioz titulartasun pribatura igaro diren edo ez. Eskubide hori, karga erreal gisa, transakzio-hitzarmenetan jaso beharko da, eta hala inskribatu beharko da Jabetza Erregistroan eta ondasunen eta eskubideen udal inbentarioan.
11. oinarria. Orokorra eta gastuak.
Hitzarmenaren xede diren lurrak Udalaren esku geratuko dira erabat, eta transakzio-hitzarmenarekin bat, Corellako Udalaren izenean inskribatuko dira Jabetza Erregistroan, herri-lurrak direla adierazita.
Transakzio-hitzarmenaren eskritura publikoak egilesteko gastuak hitzarmena eskatu duen partikularrak ordainduko ditu oso-osorik.
I. ERANSKINA
....................................................................................................................................... jaunak/andreak (helbidea: ...................................................................................................................................., Nafarroa), .......................................... NAN zenbakia duenak, Corellako udaletxean agertu eta honela dio:
I.–Corellako herri-ondasunen gaineko aprobetxamendu-eskubide baten titularra dela, mugarik gabe eta eskubidea besterentzeko aukerarekin, zehazki 15./16. poligonoko ....................................... zenbakidun katastroko lurzatien gainekoa (alderdia: ................................…………..), zeinek hitzarmen unitate bat osatuko baitute. Horretarako, aprobetxamendu-eskubidea egiaztatzen duten tituluen fotokopia aurkeztuko du, bai eta zinpeko aitorpen bat ere, adierazten duena hitzarmenaren xede diren aprobetxamenduak direla eskrituretan agertzen diren guztiak, edo transakzio-hitzarmenaren xede diren alderdietan bere titulartasunpean dituenak.
II.–Ezagutzen eta ONARTZEN dituela Corellan herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko oinarri orokorrak, Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22ko Erabakiaren bidez onetsi zituenak eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18koan, argitaratu zirenak.
III.–Ukitutako lurzatien azalera honako hau dela: ....................................................................................
Desadostasunik izanez gero azalerei dagokienez, konpromisoa hartzen dut hitzarmenaren xede diren aprobetxamenduak identifikatzeko, definitzeko eta mugatzeko, Corellako Udalarekin eta Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Ataleko langileekin batera. Horrek eragiten dituen gastuak sinatzaileak ordainduko dituela onartzen du.
IV.–Transakzio-hitzarmena sinatzeko, horren xede diren finken gainean erabilera eta aprobetxamendua lagatzeko kontratua sinatu behar dela, oinarri orokorretako 7 a) artikuluan aurreikusitako kobrantza-eskubidea bermatzeko.
Azaldutakoaren arabera,
ESKATZEN DUT Corellako Udalarekin transakzio-hitzarmen zehatz eta indibidualizatu bat onar dadin, 15./16. poligonoko ....................................................... zenbakidun katastroko lurzatiei dagokienez (alderdia: ………................................................................).
Corellan, ..........................(e)ko ................................aren ...............(e)(a)n.
Sinatua,
II. ERANSKINA.–OINARRI HAUEN ERAGINPEKO LURZATIAK
15. poligonoa. Abatores, El Juncal, La Hondada alderdiak
16. poligonoa. Los Cabezales alderdia
POLIGONOA | LURZATIA | LURZATIAREN AZAL., GUZTIRA (m²) | OKUP. AZAL. (m²) |
15 | 768 | 4.019 | 6 |
15 | 769 | 2.253 | 129 |
15 | 771 | 286 | 15 |
15 | 772 | 10.757 | 8.172 |
15 | 773 | 9.688 | 4.069 |
15 | 774 | 1.276 | 1.276 |
15 | 775 | 7.008 | 6.238 |
15 | 776 | 4.005 | 1.228 |
15 | 789 | 12.184 | 10.135 |
15 | 790 | 4.308 | 4.308 |
15 | 791 | 2.585 | 2.585 |
15 | 792 | 2.690 | 2.690 |
15 | 793 | 2.163 | 2.163 |
15 | 794 | 5.888 | 3.731 |
15 | 796 | 1.249 | 9 |
15 | 799 | 6.574 | 1.765 |
15 | 800 | 4.196 | 4.196 |
15 | 801 | 6.871 | 6.871 |
15 | 803 | 12.265 | 10.710 |
15 | 804 | 8.062 | 6.845 |
15 | 805 | 3.154 | 3.154 |
15 | 806 | 8.753 | 8.753 |
15 | 807 | 30.394 | 29.985 |
15 | 808 | 4.601 | 3.879 |
15 | 809 | 1.879 | 1.402 |
15 | 810 | 6.826 | 338 |
15 | 812 | 30.042 | 492 |
15 | 824 | 4.942 | 117 |
15 | 825 | 4.052 | 119 |
15 | 836 | 5.924 | 164 |
15 | 844 | 7.234 | 3.474 |
15 | 845 | 4.660 | 370 |
15 | 846 | 7.439 | 4.980 |
15 | 847 | 11.326 | 11.105 |
15 | 848 | 7.783 | 7.783 |
15 | 849 | 89 | 89 |
15 | 850 | 5.349 | 4.411 |
15 | 851 | 7.144 | 6.323 |
15 | 852 | 5.830 | 5.830 |
15 | 853 | 1.651 | 1.651 |
15 | 854 | 5.514 | 5.514 |
15 | 855 | 16.214 | 11.598 |
15 | 856 | 5.216 | 5.216 |
15 | 857 | 2.608 | 2.608 |
15 | 858 | 3.057 | 3.057 |
15 | 859 | 2.381 | 2.381 |
15 | 860 | 2.482 | 1.391 |
15 | 870 | 4.233 | 2.361 |
15 | 872 | 7.865 | 6.485 |
15 | 873 | 17.202 | 14.356 |
15 | 874 | 6.322 | 5.113 |
15 | 875 | 3.881 | 3.641 |
15 | 876 | 5.420 | 5.420 |
15 | 877 | 3.534 | 3.294 |
15 | 878 | 4.849 | 4.383 |
15 | 927 | 3.578 | 3.578 |
16 | 472 | 2.656 | 1.032 |
16 | 473 | 5.632 | 3.268 |
16 | 488 | 2.517 | 1.673 |
16 | 490 | 2.943 | 2.943 |
16 | 491 | 2.217 | 2.217 |
16 | 492 | 2.574 | 2.574 |
16 | 493 | 1.754 | 1.754 |
16 | 494 | 3.052 | 1.672 |
16 | 495 | 5.514 | 5.514 |
16 | 496 | 5.173 | 5.173 |
16 | 497 | 2.084 | 2.084 |
16 | 498 | 2.036 | 2.036 |
16 | 499 | 7.463 | 7.463 |
16 | 500 | 12.455 | 12.455 |
16 | 501 | 3.923 | 3.086 |
16 | 502 | 3.292 | 2.943 |
16 | 503 | 5.577 | 5.362 |
16 | 504 | 6.330 | 6.330 |
16 | 505 | 3.281 | 3.281 |
16 | 506 | 2.770 | 2.770 |
16 | 507 | 2.491 | 2.491 |
16 | 508 | 2.026 | 2.026 |
16 | 509 | 1.889 | 1.889 |
16 | 510 | 1.009 | 1.009 |
16 | 511 | 557 | 557 |
16 | 512 | 1.304 | 1.304 |
16 | 513 | 975 | 975 |
16 | 514 | 1.008 | 1.008 |
16 | 515 | 828 | 828 |
16 | 516 | 7.218 | 7.218 |
16 | 517 | 6.796 | 6.442 |
16 | 518 | 4.789 | 4.450 |
16 | 519 | 4.742 | 4.629 |
16 | 520 | 6.337 | 5.924 |
16 | 521 | 4.699 | 4.699 |
16 | 522 | 5.707 | 5.707 |
16 | 523 | 2.307 | 2.307 |
16 | 524 | 1.885 | 1.885 |
16 | 525 | 13.654 | 13.519 |
16 | 526 | 5.977 | 5.977 |
16 | 527 | 12.515 | 12.515 |
16 | 528 | 5.179 | 4.889 |
16 | 529 | 13.036 | 11.972 |
16 | 536 | 13.090 | 11.335 |
16 | 537 | 11.168 | 10.601 |
16 | 538 | 4.284 | 4.171 |
16 | 539 | 1.225 | 1.225 |
16 | 540 | 4.889 | 4.617 |
16 | 541 | 3.923 | 3.923 |
16 | 542 | 8.383 | 8.310 |
16 | 543 | 7.162 | 6.859 |
16 | 544 | 7.430 | 7.258 |
16 | 545 | 8.187 | 8.078 |
16 | 546 | 12.382 | 6.703 |
16 | 549 | 6.284 | 5.433 |
16 | 550 | 6.883 | 6.169 |
16 | 565 | 5.032 | 3.835 |
16 | 566 | 5.190 | 4.123 |
16 | 573 | 1.663 | 17 |
16 | 602 | 8.780 | 6.112 |
16 | 603 | 10.354 | 8.630 |
16 | 604 | 3.185 | 3.185 |
16 | 605 | 4.302 | 4.014 |
16 | 606 | 3.914 | 3.334 |
Iragarkiaren kodea: F2416445