243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2672/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen da, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 22an emandako 2335/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 252 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 19an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko urriaren 24an emandako 2470/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zen Susana Irisarri Primicia andrea, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta lanpostu bat esleitu zitzaion. 2024ko abenduaren 9an hartu behar zuen lanpostuaren jabetza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko azaroaren 7an emandako 2585/2024 Ebazpenaren bidez, Susana Irisarri Primicia andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan, 2024ko abenduaren 9tik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 1985eko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, izendapen proposamen osagarria egin zen Mikel Jauregi Ganuza jaunaren alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko azaroaren 5ean.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Mikel Jauregi Ganuza jaunaren izendapena egitea.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Mikel Jauregi Ganuza jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, OLko kudeaketari izateko (B maila), eta 613 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Irakaskuntza Zerbitzuari atxikia (Arrosadiko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 9an jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2416700