240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ARGUEDASKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Dei egiten zaie Arguedasko Ureztatzaileen Elkarteko kide diren jabeei batzar nagusi arruntera. 2024ko abenduaren 20an izanen da, elkartean bulegoan (Kale Nagusia 4, behea, Arguedas); lehenbiziko deialdia, 19:00etan, eta bigarrena, 19:30ean.

Gai zerrenda:

1.–Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta, egoki bada, onestea.

2.–2025eko diru-sarreren eta gastuen aurrekontuak aztertzea, eta egoki bada, onestea.

3.–Karguak berritzea.

4.–Galde-eskeak.

Oharra: Baten bat batzarrera agertzen bada jabe baten ordezkari gisa, idatzizko baimen baten bidez frogatu beharko du hori lehenbiziko deialdia baino ordu erdi lehenago.

Arguedasen, 2024ko azaroaren 20an.–Elkarteko burua, Sergio Samanes Malón.

Iragarkiaren kodea: P2417016