240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa 2025. urterako, Uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko azaroaren 13an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea 2025. urterako, Uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2024ko azaroaren 14an–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2416686