2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2024ko urriaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko ordenantzan.
Iragarki honen bidez, betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2416461