240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2025erako zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2024ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,03.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan ezarritako gehieneko koefizienteak eta %10,70eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko indizea.

Uxuen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2416642