2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epea izanen da, legezko baldintzak bete eta Uxueko bake epaile titular nahiz ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea nahiz informazioa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Uxuen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L2416641