2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen konponketa eta pneumatikoen salmenta
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 27/2024/AACC.
Sustatzailea: First Stop Southwest SA.
Jarduera: ibilgailuak konpontzeko eta pneumatikoak saltzeko jarduera eguneratzea.
Tokia: Udalerriko industrialdea, C kalea 2; aldeak begira dituena Corella errepideko 4ra eta 2. zeharkaleko 3ra (6. poligonoa, 22. lurzatia, 1. azpieremua, 1etik 5era bitarteko unitateak).
Tuteran, 2024ko azaroaren 15ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2416726