240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eguzki-panelak mihiztatzea

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 25/2024/AACC.

Sustatzailea: MCPV Manufacturing Spain SLU.

Jarduera: Eguzki-panelak mihiztatzeko jarduera ezartzea.

Tokia: Montes del Cierzo industrialdea, 24. poligonoa, 69. lurzatia (310000000002324300OO ondasun higiezina).

Tuteran, 2024ko azaroaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2416333