240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa Panueva kaleko 3an. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, igogailu bat paratzeko Panueva kaleko 3an. Xehetasun-azterketa hori 2024ko urriaren 10ean aurkeztu zen (sarrera erregistroa: 4.725), eta haren xedea da eraikinean aldatzea indarrean dagoen planeamenduak ezarritako barne lerrokadurak. Honekin batera argitaratzen da azterketa horrek ukitutako hirigintzako araudia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen dekretua).

Tafallan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2416274