2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-14 unitateko A eta B lurzatietan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2024ko urriaren 31ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen AR-2 banaketa areako UB-14 unitateko A eta B lurzatietarako xehetasun-azterketa, eta honekin batera argitaratzen da azterketa horrek ukitutako hirigintzako araudia, bete beharrez xedatuta dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan. Azterketa 2024ko ekainaren 12an aurkeztu zen (sarrera-erregistroa: 3.035), AR-2 banaketa arearen plan partzialeko determinazio bolumetrikoak eta diseinukoak garatzeko, bete daitezen aipatu plan partzialaren 21. artikuluan ezarritako determinazioak (eraikinen arauei dagozkienak).
Tafallan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Xabier Alcuaz Andueza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416272