2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2025rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Sunbillako Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkura arruntean, 2025eko lan-egutegia onetsi zuen, honela:
"Alkate udalburuak 2025ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5ko 493/2024 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Sunbillako gainerako jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Urtarrilaren 27a: Bertako jaieguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 11,12a eta 13a: Herriko festa egunak.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna
Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik, 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.
Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 7:40etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.
Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.
Sunbillako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 8:00etik 13:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehena.–Onestea 2025. urterako lan-egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Sunbillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Sunbillan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2416408