2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
–Kreditu gehikuntza:
GASTUAK:
1920062600 partida.–Udaletxeko aulkiak eta mahaiak erostea. Zenbatekoa: 8.542,60 euro.
DIRU-SARRERAK:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.542,60 euro.
Santsolen, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.
Iragarkiaren kodea: L2416460