1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
862E/2024 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, Enpresa Digitala sustatzeko 2024ko deialdirako gastu osagarri baimendua onesten duena. DDBN identifikazioa: 789505.
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 668E/2024 Ebazpenaren bidez, Enpresa Digitala Sustatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia onetsi zen. (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 207. zk., 2024ko urriaren 11koa).
Ebazpen hartan, 600.000 euroko gastua baimendu zen, 2024ko gastu-aurrekontuen 810007 81200 7709 467900 partidaren barnean (ETEak digitalizatzeko proiektuko dirulaguntzak). Era berean, gehienez ere 1.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatu zen, eta zehaztu zen, orobat, ez zela beharko beste deialdirik horiek dirulaguntza-emakidan aplikatzeko.
Ikusirik orain arte aurkezturiko eskaera-kopurua, egokitzat jotzen da 1.000.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea Enpresa Digitala sustatzeko dirulaguntzaren 2024ko deialdirako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimentzea 1.000.000 euroko kreditu gehigarria Enpresa Digitala sustatzeko dirulaguntzaren 2024ko deialdirako, 2024ko gastu-aurrekontuen 810007 81200 7709 467900 partidaren barnean (ETEak digitalizatzeko proiektuko dirulaguntzak).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau departamentuaren Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora helaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko azaroaren 14an.–Enpresen Sustapenerako Zuzendari Nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2416767