240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentzia ematea. Farmazia zerbitzuak

Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen lizentzia ematea jarduera sailkatu bati, bat etorriz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearekin (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea). Hona hemen jarduera horren ezaugarriak:

Sustatzailea: Miguel Sola Manero.

Jarduera: farmazia zerbitzuak

Tokia: Lizarrako errepidea 18, Erribera kaleko 3 zenbakiaren kantoian, katastroko 1. poligonoko 103. eta 105. lurzatiak.

San Adrianen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2416741