240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2025erako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Garesen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2416397