2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 14. lurzatian. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak, aurtengo urriaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 14. lurzatian (zinema zaharra), UC-3 unitate finkatuaren fitxa aldatzeko. Horrela, etxebizitza kopurua bitik laura handituko da, horretarako Sergio Murillo Saldías arkitektoak aurkeztutako eta idatzitako dokumentuaren arabera. Proiektua Jesús Victorio Lacunza Lafuentek eta Francisco José San Martín Ederrak sustatu dute.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416281