2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2025erako. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko irailaren 10ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2025erako.
Iragarki hori argitaratu zen 2024ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako epea iraganik inork aurkeztu gabe espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsitzat jo da aldaketa hau:
Lehenbizikoa.–%0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuziorako; 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Bigarrena.–Baldin eta izapidetzen ari den balorazio txostenaren ondoriozko katastro-balioak 2025ean indarrean jartzen badira, 2026ko urtarrilaren 1era gibelatzea lehenbiziko puntuaren aplikazioa.
Noain Elortzibarren, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2416312