240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

816E/2024 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, Enpresa Digitala sustatzeko 2024ko deialdirako oinarri arautzaileetan hautemandako akatsa zuzentzekoa.

2024ko urriaren 11n argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 207. zenbakian Enpresa Digitala sustatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 668E/2024 Ebazpenaren bidez onetsiak.

Akats bat hauteman da deialdi horretako 2.2 apartatuko 3. oinarri arautzailean. Hori horrela, egokitzat jotzen da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak dioenari jarraikiz.

Akats hori apartatu horretako c) letran dago, hain zuzen ere. "Acelera Pyme-IRIS Bulegoak (OAP-IRIS) eginiko aholkularitza-lanak" dioen tokian, hau jarri behar du: "Acelera Pyme-IRIS Bulegoak (OAP-IRIS), Acelera Pyme-FIN Bulegoak, Acelera Pyme-Merkataritza Ganberak eta gainerako OAPak eginiko aholkularitza-lanak, Eraldaketa Digitaleko Plana bat badator 2.2 apartatu honetan ezarritako edukiarekin".

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Digitala sustatzeko dirulaguntzaren 2024ko deialdiko 3. oinarri arautzaileko 2.2 apartatuan hautemandako akatsa zuzentzea, eta honela idaztea c) letra: "Acelera Pyme-IRIS Bulegoak (OAP-IRIS), Acelera Pyme-FIN Bulegoak, Acelera Pyme-Merkataritza Ganberak eta gainerako OAPak eginiko aholkularitza-lanak, Eraldaketa Digitaleko Plana bat badator 2.2 apartatu honetan ezarritako edukiarekin".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua. Horretarako, hilabete izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko azaroaren 8an.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2416766