240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zinema-antzokia

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera. Ez dago berariaz jakinarazi beharreko mugakiderik.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Melidako Udala.

Jarduera: jarduera-lizentzia tipifikatuta dago Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskinean, 15.8 taldean.

Tokia: Kale Berria 21, Mélida (Nafarroa).

Melidan, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2416305