2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 22an, 2/2024 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
GASTUAK: 92.900,00 euro.
Aparteko kredituak:
–Futbol zelaiko aldagelak garbitzea: 3.000,00 euro.
Ordainsaria, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariarena: 8.300,00 euro.
Auroroen kontzentrazioa: 10.000,00 euro.
Igerilekuetako koordinatzailea: 10.000,00 euro.
Aurrekontu partizipatiboak (ipuina): 950,00 euro.
Aurrekontu partizipatiboak (Ibaigorri): 4.910,00 euro.
Aurrekontu partizipatiboak (futbol zelairako markagailua): 4.140,00 euro.
Kultur etxeko proiektu elektrikoa: 28.500,00 euro.
–Kreditu-gehigarriak:
Ordainsaria, zerbitzuetako enplegatuarena: 1.000,00 euro.
Landa-ingurunea hobetzeko lanak: 10.000,00 euro.
Datuen babesa: 2.000,00 euro.
Zergen kudeaketa eta ikuskapena: 10.000,00 euro.
Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko kuota: 100,00 euro.
Finantzaketa: 92.900,00 euro.
–Gastua beheititurik:
Aurrekontu partizipatiboak: 10.000,00 euro.
–Diruzaintzako gerakina:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 82.900,00 euro.
Lerinen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2416685