2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik. Hasierako onespena
Larraungo Udalak, 2024ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena Larraungo Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Mugiron (Larraun), 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2416342