2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Aldaketa, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2024ko azaroaren 8an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 2024ko bigarren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Igantzin, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2416370