2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko 1. poligonoko 1155. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 1. poligonoko 1155. lurzatian, xede duena lurzatiaren lerrokadurak aldatzea, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko. Plan hori Nuestra Señora del Pilar kaleko 1eko jabeen erkidegoak sustatu du (espediente zenbakia: 2789/2024).
Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416386