2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1307. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 1. poligonoko 1307. lurzatian, Viguetas de Navarra, SLk sustatua. Planaren xedea da egun dagoen estalkipeko espazioa legeztatzea, enpresaren bulego gisa erabiltzeko, gehieneko eraikigarritasuna ezertan aldatu gabe.(520/2024 espedientea).
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416276