2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan, bertan dauden etxebizitzen lerrokadurak aldatzeko helburuarekin. Xehetasun-azterketa hori Pablo Emilio Branchik sustatu du.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416197