240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2024ko azaroaren 12an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea, Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren tarifen aldatzea. Tarifa berriak hauek dira:

–Ura:

  • Urteko prezioa, etxeko tarifa: 60,67 euro.
  • Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 121,27 euro.

2.–Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3.–Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onarpena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Goizuetan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2416681