2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa, %10 merkeago
Ezkurrako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragarri zuen, baina ez du eskaintzarik jaso. Hori dela eta, baso aprobetxamendu hori bera enkantean jarri da berriro, %10 merkeago.
Lote bakarra, Itola eta Ezkurmendi alderdietan, koniferoz osatua (P. nigra edo larizioa, L. kaempferi edo alertzea, C. lawsoniana edo Lawson altzifrea eta P. menziesii edo Douglas izeia). Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 19ko 129/2024 Ebazpenaren bidez. Hona xehetasunak:
- Koniferoen 863,30 m³ enbor txiki eta 496,20 m³ zur; 19.311,41 euroan zenbatetsiak zeuden (BEZik gabe). Enkante honetan, lotearen hasierako zenbatespena 17.380,27 euro (BEZik gabe) izanen da, %10eko beherapena aplikatu ondoren.
Proposamenak aurkeztuko dira baldintzen agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxian, Ezkurrako Udalaren erregistroan, egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitarteko erabiliz, 2024ko abenduaren 27ra arte; ondoren jakinaraziko da zer egun eta ordutan irekiko diren gutun-azalak. Proposamenarekin batera, aurkeztu beharko da hasierako prezioaren %2 fidantza gisa utzi izanaren gordekina (hau da, 347,51 euro).
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.
Ezkurran, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2416416