240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Esteribarko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: 1c, 1g, 2a, 2b, 2n, 2o, 3a, 3b, 3h, 3i, 4b, 4d, 4e, 5a, 6j, 6k, 7a, 7e, 8a eta 8h baso-unadei dagokie; 6.104 m³ ler gorri dira, eta 53.634,00 euroan dago baloratua.

Eskaintzak aurkeztuko dira, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxi batean, Esteribarko Udalaren Erregistroan edo 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Eskaintzak irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 12:00etan.

Baldintza administratibo, ekonomiko, juridiko eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago Esteribarko Udalaren bulegoetan, haren webgunean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Esteribarren, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2416717