240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ororbiako 3. poligonoko 632., 633., 634., 635., 636., 637. eta 638. lurzatietan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Ororbiako 3. poligonoko (2. sektorea) 632., 633., 634., 635., 636., 637. eta 638. lurzatietan (lurzati horiek mugakideak dira NA-700 errepidearekin), itxituren lerrokadurak aldatzeko helburuarekin. Hiri-jarduketarako plan hori sustatu dute Lorena Gutiérrez Valiñok, José Manuel Moreno Tobarduelak, Mario Pardiño Pérezek, Nuria Hernández Bruguerak, Cristina Pérez de Urabainek, Mertxe Arteaga Rosek eta Reyes González Martínek, eta idatzi dute Xabier Chérrez Bermejo eta Raquel Cantera Corcuera arkitektoek.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza Zendean, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2416229