2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Udal ordenantza orokorra, dirulaguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batez onetsi zuen Dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza orokorra. Onespen hori behin betikoa izanen da, baldin eta ez bada erreklamaziorik aurkezten jendaurrean dagoen bitartean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren iragarki-taulan hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Arauzko izapideak beterik, ordenantzak indarra hartuko du eta ondorio juridikoak izanen ditu baldin eta aipatutako epea igaro eta alegaziorik jarri ez bada, edo, alegaziorik bada, horiek ebatzi eta gero, eta, betiere, osoko bilkuran behin betiko onetsita.
Castejonen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2416693