240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea: sorrera eta estatutuak. Jendaurrean jartzea

Cabredoko Udalak, 2024ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen aho batez:

Lehena.–Onestea Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea deritzon elkartea sortzea. Cabredoko Udala elkarteko kide sortzaileetako bat izanen da, eta eskubide osoko bazkidea.

Bigarrena.–Onestea elkartea gidatuko duten estatutuen testua.

Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, elkartearen sorrera-akta sina dezan, bai eta elkartea sortu eta eratzeko beharrezkoak diren gainerako agiriak ere.

Laugarrena.–Gorka Sancho Pérez de Albeniz, alkatea, eta Nagore Díaz de Cerio Ochoa, zinegotzia, izendatzea Cabredoko Udalaren ordezkari titular eta ordezko, hurrenez hurren, elkartean aritzeko.

Bosgarrena.–Jendaurrean jartzea erabaki hau, bai eta estatutuak ere, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalbatzaren iragarki-taulan, eta 30 eguneko epea ematea alegazioak aurkezteko. Epe hori igaro eta alegaziorik jartzen ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira elkartea sortzeko erabakia eta haren estatutuak.

Seigarrena.–Manresako Udalari eskuordetzea ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko erabaki hau eta estatutuak jendaurrean jartzeko iragarkia.

Zazpigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Manresako Udalari.

Interesdunek idazkaritzan eskuratzen ahal dituzte estatutuak, bai eta egoitza elektronikoan ere.

Cabredon, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2416615