240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, ohiko bizileku izanen diren etxebizitzak zaharberritzeko eta lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Cabanillasko udalerrian ohiko bizileku izanen diren etxebizitzak zaharberritzeko eta lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cabanillasen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2416103