2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2024ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontuko 2/2024 aldaketaren espedientea (Eritzegoitiko festak, aparteko kreditua).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Eritze Atetzen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2416385