240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2648/2024 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Estatuko I+G+Bko Planeko Jakintza Sortzeko 2023ko Proiektuei lotutako doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia onetsi eta gastua baimentzen da.

2023ko abenduaren 26ko CNU/1459/2023 Aginduaren bidez, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren zenbait programa eta azpiprogramari dagozkien laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta Ikerketarako Estatuko Agentziari dagokio haiek kudeatzea (2024/01/12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen ministroaren 2023ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, onetsi egin zen Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako 2023ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren barnean (Dirulaguntzen datu-base nazionalaren identifikatzailea: 732796; "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua, 2023ko abenduaren 30ean).

2024/07/23an, 6 laguntza eman zaizkio behin-behinean Nafarroako Unibertsitate Publikoari doktoratu aurreko ikertzaileek prestakuntza gisa tesi bat egin dezaten Jakintza Sortzeko Proiektuetarako 2023ko deialdiaren barnean finantzatutako proiektuetako baten baitan. Laguntza horien helburua da lehenbiziko mailako ikerketa-talde baten barnean ikertzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzten profesionalen belaunaldi berriak prestatzea, barne hartuta mugikortasuna sustatzea beste zentro nazional eta nazioarteko batzuetan, azpiegituretan eta instalazio zientifiko eta teknologikoetan egonaldi laburrak eginez. Deialdi honen xede diren doktoratu aurreko kontratuetarako laguntzak Europar Batasunak kofinantzatzen ahalko ditu, Europako Gizarte Funtsa Plus izenekoaren bidez (aurrerantzean, EGF+).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2024ko urriaren 3an egindako bileran, erabaki zuen Estatuko I+G+Bko Planeko Jakintza Sortzeko Proiektuei lotutako doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia onestea.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoratu Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik 2023ko abenduaren 27ko Agindua, zeinaren bidez onesten baita Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako 2023ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren esparruan (732796 identifikazio-zenbakia du dirulaguntzen datu-base nazionalean).

Ikusirik Jakintza Sortzeko 2023ko Proiektuetarako eta ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako laguntzak emateko prozeduraren behin-behineko ebazpen-proposamena, 2024ko uztailaren 23koa, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren esparrukoa.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren ziurtagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako doktoratu aurreko kontratuen deialdirako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak (2023ko martxoaren 22koa) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak (2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsiak eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko maiatzaren 21eko erabaki baten bidez aldatuak) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren 2023ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren babesean NUPi emandako laguntzen ondorioz Estatuko I+G+Bko Planeko Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako emandakoa Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren esparruan, ebazpen honen eranskinean agertzen diren oinarrien arabera. Honako hauek dira kontratuen zenbatekoak:

–Kontratuaren lehenbiziko urtean: 1.391,36 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren bigarren, hirugarren eta laugarren urteetan: 1.739,20 euro gordineko 14 lansari.

7.000 euroko laguntza gehigarria onetsiko da doktoretza-ikasketetatik eratorritako matrikula-gastuak eta I+Gko zentroetako egonaldien kostuak finantzatzeko, aipatutako ministerio-aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–805.696,50 euro-ko gastua baimentzea. Horretarako, behin betiko onetsi beharko da Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako laguntzak emateko 2023ko deialdia, bai eta beharrezko izapideak egin ere laguntza horiek kudeatzeko sortuko diren aldi baterako unitate organikoen partidetan behar beste aurrekontu zuzkidura egon dadin. Gastuaren urtekako banakapena honako hau izanen da:

–2025. urteko ekitaldia:

  • Prestakuntzan dauden ikertzaileak 116.874,24 euro.
  • Gizarte Segurantza 42.800,88 euro.

–2026. urteko ekitaldia:

  • Prestakuntzan dauden ikertzaileak 146.092,80 euro.
  • Gizarte Segurantza 48.721,86 euro.

–2027. urteko ekitaldia:

  • Prestakuntzan dauden ikertzaileak 146.092,80 euro.
  • Gizarte Segurantza 48.838,74 euro.

–2028. urteko ekitaldia:

  • Prestakuntzan dauden ikertzaileak 165.304,92 euro.
  • Gizarte Segurantza 48.970,26 euro.

Hirugarrena.–Aurreikuspenen arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da kontratu kopurua eta haien zenbatekoa handitzeko, baldin eta hala adierazten bada Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako 2023ko deialdiko laguntzak ematen dituen behin betiko ebazpenean eta aurrekontu handiagoa badago deialdi hau finantzatzeko.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, kontratuen zuzendariei, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari, Gizarte Kontseiluari eta Barne Kontrolerako Zerbitzuari.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka eta bere oinarrien aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

DOKTORATU AURREKO 6 KONTRATUREN DEIALDIA, I+G+BKO ESTATUKO PLANEKO JAKINTZA SORTZEKO 2023KO PROIEKTUEI LOTUAK

2648/2024 Ebazpenaren eranskina

2023ko abenduaren 26ko CNU/1459/2023 Aginduaren bidez, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren zenbait programa eta azpiprogramari dagozkien laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta Ikerketarako Estatuko Agentziari dagokio haiek kudeatzea (2024/01/12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen ministroaren 2023ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, onetsi egin zen Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako 2023ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren barnean (Dirulaguntzen datu-base nazionalaren identifikatzailea: 732796; "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua, 2023ko abenduaren 30ean).

2024/07/23an, 6 laguntza eman zaizkio behin-behinean Nafarroako Unibertsitate Publikoari doktoratu aurreko ikertzaileek prestakuntza gisa tesi bat egin dezaten Jakintza Sortzeko Proiektuetarako 2023ko deialdiaren barnean finantzatutako proiektuetako baten baitan. Laguntza horien helburua da lehenbiziko mailako ikerketa-talde baten barnean ikertzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzten profesionalen belaunaldi berriak prestatzea, barne hartuta mugikortasuna sustatzea beste zentro nazional eta nazioarteko batzuetan, azpiegituretan eta instalazio zientifiko eta teknologikoetan egonaldi laburrak eginez. Deialdi honen xede diren doktoratu aurreko kontratuetarako laguntzak Europar Batasunak kofinantzatzen ahalko ditu, EGF+ funtsaren bidez.

Hori guztia kontuan hartuz, Ikerketa Batzordeak proposatu du doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko kontratuen deialdi hau onestea, Jakintza Sortzeko Proiektuei lotua.

1.–Deialdiaren xedea.

Doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia egitea Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako, 2024-2025 ikasturterako eta segidan aipatzen diren proiektuetarako, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023 aldiko Estatu Planaren esparruan. Deialdia oinarri hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da, eta adierazitako zenbatekoen eta epeen arabera emanen dira laguntzak, betiere aurrekontu zuzkidura nahikoa badago.

Deialdian kontratu hauek daude:

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-146076NB-I00 "Bakterioen bi osagairen sistema sentsorialak eskuratzeko eta egokitzeko printzipioak deszifratzen", Biozientzien eta bioteknologiaren arloko "Bakterioen sistema sentsorialen bilakaera molekularraren analisia" esparrukoa. Zuzendaria: Iñigo Lasa Uzcudun.

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-149895OB-I00 "Zuntzeko punta eta meritu-figura hobetua duten sentsoreen laborategia kontzentrazio ultrabaxuko biomarkatzaileak eta kutsatzaileak detektatzeko", Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien arloko "Zuntz optikozko sentsoreak" esparrukoa. Zuzendaria: Ignacio del Villar Fernández.

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-147184NB-I00 "Asimetriak Espainiako konfesio erlijiosoen araubide finantzarioan, ondarezkoan eta gizarte-segurantzaren arlokoan", Zuzenbidearen arloko "Gutxiengo erlijiosoen araubide juridikoaren azterketa" esparrukoa. Zuzendaria: Alejandro Torres Gutiérrez.

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-148959NB-I00 "Ekintza kolektiboko erakundeak, brikolaje instituzionala, lurrak lortzeko modua eta jasangarritasuna ikuspegi historikotik: Europa eta Amerika", Iraganaren Ikasketen arloko (Historia eta Arkeologia) "Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak" esparrukoa. Zuzendaria: José Miguel Lana Berasain.

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-152885OB-I00 "Metodologia berriak muturreko gertaera meteorologikoek landare-estalkietan eragindako kalteak irudien denborazko serieak integratuz identifikatzeko eta ebaluatzeko", Nekazaritzaren eta Nekazaritzako Elikagaien Zientzien arloko "Teledetekzioa" esparrukoa. Zuzendaria: María González de Audícana Amenábar.

–Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-146064OB-C31 "Antenak eta paketatzea haririk gabeko 6G komunikazioetarako azpiterahertz mailako siliziozko hargailu hibrido modularretarako (HARMONIC-PACK)", Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien arloko "Komunikazioen teknologiak: azpiterahertzen bandako antena eta zirkuituen diseinua eta fabrikazioa" esparrukoa. Zuzendaria: Jorge Teniente Vallinas.

2.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Doktoratu aurreko kontratuaren eskatzaileek haren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epearen barnean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.

Kontratua esleitzeko hautatuak izanez gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean 2024-2025 ikasturterako matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute eskatzaileek behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako kontratu edo laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta hura 12 hilabetekoa edo gehiagokoa izan bada, edota doktoratu aurreko prestakuntza doktoratu aurreko prestakuntzarako beste laguntza batzuen finantzaketarekin hasi dutenek, baldin eta laguntza horiek Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Estatuko Planaren edo aurreko plan nazionaletako baten esparruan eman badira.

12 hilabete baino gutxiagoko kontratu edo laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoratu aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoratu aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

3.–Araubide juridikoa.

3.1. Arau hauetan ezartzen den esparru juridikoak arautuko du deialdi hau: 2023ko abenduaren 27ko Agindua, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen ministroak emana, Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako 2023ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia onesten duena, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren barnekoa (laburpena 2023/12/30eko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua) (aurrerantzean Ministerio Agindua), Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea, 2022ko irailaren 5eko 17/2023 Legeak aldatua, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutua onesten duen 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua.

3.2. Doktoratu aurreko kontratuen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako estatutuak).

3.3. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoratu aurreko kontratuak.

3.4. Kontratatutako pertsona tesi-zuzendari bakoitzaren ikerketa-talde eta -institutu berari esleituko zaio.

3.5. Deialdi honetan jasotzen diren kontratuek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.6. Deialdi honen babesean kontratu bat esleitzea bateraezina da prestakuntzan dauden doktoratu aurreko ikertzaileek beste edozein lan-kontratu indarrean izatearekin edo soldata-izaera duen beste edozein zenbateko jasotzearekin, baldin eta horrek kontratuaren ikerketa- eta prestakuntza-helburuari kalte egiten badio eta/edo ordutegi berean gertatzen bada, bai eta antzeko helburua duten beste laguntza batzuk jasotzearekin ere. Honako salbuespen hauek izanen dira, betiere Ikerketako errektoreordeak aldez aurreko baimena ematen badu eta ez badute kaltetzen edo eteten doktoratu aurreko kontratuaren helburua:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsari osagarriak, bai eta beste hauetatik datozen eta ordainsari ez diren osagarriekin ere: I+Gko proiektuetako parte-hartze baimenduak eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak. Aurreko osagarri edo ordainsarien ondoriozko jarduerek ez dute inola ere kontratu loturarik ekarriko.

–Ikertzaileen mugikortasuna sustatzeko laguntza osagarriak, baldin eta laguntza horiek ez badakarte berekin lan-kontratuak formalizatzea, edo kongresu, bilera edo jardunaldi zientifikoetara joateko bestelako laguntzak.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Ezinbestean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira, Unibertsitatearen erregistro elektronikoan, Prozeduren Katalogoan horretarako ezarritako prozeduraren bidez. Unibertsitatearen egoitza elektronikotik sartzen da horra, esteka honetatik hain zuzen:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/doktoretza-aurreko-kontratutak-estatuko-planeko-proiektuei-lotuta?languageId=100001

Eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskatzen diren betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dena:

https://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/investigacion/ayudas-y-convocatorias/contratos-predoct-fpi.pdf

Lortu nahi den doktoratu aurreko kontratua zein den adierazi behar da inprimakian.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

c) Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, doktoretzarako sarbidea ematen dieten ikasketena eta, masterraren kasuan, aldez aurreko ikasketena. Horietan, lortutako kalifikazioak eta noiz lortu diren zehaztuko dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

d) Doktoretzan sartzeko ikasketetako eta, masterra bada, aurreko ikasketetako promozioaren batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

f) Merezimenduen zerrendaren inprimakia. Hemen dago:

https://www2.unavarra.es/gesadj/seccionInvestigacion/CONTRATOS%20PREDOCTORALES/Meritos_contrato_predoctorales.pdf

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskabideak aurkezteko epean agiri bidez egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Merezimenduak ez egiaztatzea ez da baztertzeko arrazoia, eta, beraz, ez da inola ere eskatuko egiaztapen-falta hori zuzentzeko.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

g) Motibazio gutuna / interesaren adierazpena.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina zirkunstantzia hori jakinarazi beharko dute idazki baten bidez. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Masterra 2023-2024 ikasturtean amaitu duten ikasleen kasuan, aurreko ikasturteko promozioaren batezbestekoa onartuko da 2023-2024 ikasturtekoa egiaztatzerik ez badute.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eskatzen ahal da:

https://www.universidades.gob.es/equivalencia-de-notas-medias-de-estudios-universitarios-realizados-en-centros-extranjeros/

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko. 0 punturekin baloratuko dira.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6.–Izangaien hautaketa.

Hautaketa-batzorde hauek hautatuko dituzte izangaiak:

6.1. PID2023-146076NB-I00 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–Iñigo Lasa Uzcudun.

–Cristina Solano Goñi.

–Miriam Osés Ruiz.

6.2. PID2023-149895OB-I00 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–Ignacio del Villar Fernández.

–Javier Goicoechea Fernández.

–Abián Bentor Socorro Leránoz.

6.3. PID2023-147184NB-I00 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–Alejandro Torres Gutiérrez.

–Patricia Plaza Ventura.

–Iñaki Riaño Brun.

6.4. PID2023-148959NB-I00 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–José Miguel Lana Berasain.

–Gemma Piérola Narvarte.

–Daniel Oviedo Silva.

6.5. PID2023-152885OB-I00 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–María González de Audícana Amenábar.

–Jesús Álvarez Mozos.

–Ignacio García Ruiz.

6.6. PID2023-146064OB-C31 proiektuari atxikitako doktoratu aurreko kontratua:

–Jorge Teniente Vallinas.

–Iñigo Ederra Urzainqui.

–Juan Carlos Iriarte Galarregui.

7.–Hautaketa egiteko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko ditu Hautaketa Batzordeak doktoratu aurreko kontratu bakoitzeko izangaiak:

1. irizpidea.–Izangaiaren ibilbide akademikoa eta/edo zientifiko-teknikoa (50 puntu gehienez).

1.a) azpi-irizpidea: Ekarpen zientifiko-teknikoak (45 puntu gehienez). Izangaiaren espediente akademikoa (40 puntu gehienez) eta curriculumeko beste merezimendu batzuk baloratuko dira, eta, orobat, izangaiak egokiak ote diren egin beharreko zereginetarako, beren prestakuntzaren eta lanbide-esperientziaren arabera.

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 40 puntu gehienez.

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderada = (NA + 5+DN) / 2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati eskatutako doktoratu aurreko kontratuan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioaren batez besteko notaren (NT) egiaztagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei bi hauen artean handiena den balioa aplikatuko zaie promozioaren batez besteko nota gisa: promozioaren batez besteko nota altuena deialdi honetako beste izangaiei doktoratu aurreko kontratu bererako aplikatutakoen artetik edo eskatzaileak lortutako batez besteko nota indibiduala.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak doktoretza-programan sartzeko erabili duen titulazioaren espedientea baizik ez da kontuan hartuko.

Eskatzaileak 5.c) apartatuan adierazitako beharrezko dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitateak ez du hura egiaztatzeko eskatuko, eta espedienteari 0 puntu emanen zaizkio.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira doktoratu aurreko kontratu bakoitzean. 40 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Kontratua eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

∑ (número de créditos de la asignatura x nota) / número total de créditos de la titulación

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "Gainditua" kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

–Ohorezko matrikula: 10.

–Bikain: 9,25.

–Oso ongi: 7,75.

–Gainditua: 5,75.

Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, doktoratu aurreko kontratua ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

b) Izangaiaren curriculumeko beste merezimendu batzuk: 5 puntu gehienez (deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera):

–Ikerketa: 3 puntu gehienez.

–Ikastaroak: 2 puntu gehienez.

1.b) azpi-irizpidea: Mugikortasuna eta nazioartekotzea (5 puntu gehienez). Zentro nazionaletan eta nazioartekoetan eta/edo industria-sektorean egindako egonaldiek izangaiaren ikerketa-ibilbidean izan duten garrantzia eta eragina baloratuko da, egonaldiaren hartzaile izan den erakundearen prestigioa eta bertan egindako jarduera kontuan hartuta.

2. irizpidea.–Zenbateraino den egokia izangaia garatu beharreko ikerketa-jardueretarako (50 puntu gehienez). Garatu beharreko ikerketa-programara, -proiektura edo -jardueretarako izangaia egokia ote den baloratuko da, aldez aurreko prestakuntzaren eta esperientziaren arabera. Horretarako, proiektua egiteak bere ikerketa-karrerarako izanen duen balio erantsia hartuko da kontuan, bai eta zentroari eta talde hartzaileari emanen dien balioa ere. Irizpide hau baloratzeko, honako azpi-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Banakako elkarrizketa ezagutzen eta gaitasunen egokitasunari buruz: 40 puntu gehienez.

b) Interesaren adierazpena / Motibazio gutuna: haietan, izangaiak justifikatu beharko du egokia dela garatu beharreko programarako, proiekturako edo jardueretarako, aldez aurretik izan duen prestakuntzaren eta esperientziaren arabera, bai eta proiektua egiteak bere ikerketa-karrerarako nolako balio erantsia izanen duen eta zentroari eta talde hartzaileari nolako balioa emanen dien ere: 10 puntu gehienez.

Hautaketa Batzordeak doktoratu aurreko kontratu bakoitzerako 1. irizpidean puntuazio handiena lortu duten hiru izangaiei eginen die elkarrizketa, eta gehienez ordubeteko iraupena izanen du. Elkarrizketan, izangaiak eskabide dokumentuetan alegatutako ezagutzak eta gaitasunak baloratuko dira, kontratu bakoitzaren ikerketa-ildo eta -gaiekin loturik.

Berdinketa haustea: Eskabide batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute kontratu bererako, berdinketa ebazteko, 1. irizpidearen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskaeraren alde eginen da. Berdinketak jarraitzen badu, 2. irizpidearen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskaeraren alde ebatziko da. Oraindik ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da, eta zozketa Hautaketa Batzordeko kideen aurrean eginen da.

Hautaketa-batzordeek txosten bat egin beharko dute, non ebaluazio- eta hautaketa-prozesua deskribatuko den eta hautatutako pertsonaren egokitasuna justifikatuko den, aipatutako irizpide eta azpi-irizpideetan oinarrituta. Txosten hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esku geldituko da, haren gordailuzain gisa, eta edozein unetan eskatzen ahalko zaio kontratuak gauzatzeko edo justifikatzeko aldian zehar, lotutako proiektuaren bitarteko jarraipen txostenean eman beharreko informazioaren kalterik gabe.

8.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako kontraturako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 10 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

8.2. Hautaketa Batzordeek aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko dituzte, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko diote tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko dira Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da, eta gehienez ere 10 egun balioduneko epea izanen dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.4. Hautaketa-batzordeek erreklamazioak ebatziko dituzte, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko, eta behar den proposamena bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako doktoratu aurreko kontratuen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.5. Unibertsitateko iragarki ohol elektronikorako esteka.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko argitaratze-tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

9.–Doktoratu aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

9.1. Doktoratu aurreko kontratuaren xedea Jakintza Sortzeko Proiektu baten esparruan ikerketa-lanak egitea izanen da, eta, zehazki, doktoretza-tesia egitea deialdi honen 1. klausulan zehaztutako helburuarekin, baita hamabi hilabetez gehienez doktoratu ondoko orientabidea ematea ere. Kontratatuak prestakuntzan dauden doktoratu aurreko ikertzaileak izanen dira.

9.2. Kontratua idatziz sinatuko dute prestakuntzan dagoen doktoratu aurreko ikertzaileak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lehenbizikoa langilea eta bigarrena enplegatzailea direnez gero. Kontratuari doktoratu aurreko ikertzailea doktoretza-programan onartu dutela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren ardura duen unitateak edo, hala badagokio, doktoretzako edo graduondoko eskolak emana. Kontratuek eta luzapenek osotara lau urte iraunen dute gehienez.

Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutua edo defendatua duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, kontratua ukatzea ekarriko du horrek.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da urtero aldeko txostena egitea doktoretza-programako Batzorde Akademikoak, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Lau urteko iraupen hori laburragoa izanen da aurretik doktoratu aurreko kontratu paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Doktoretza-titulua lortzeak amaiera emanen dio ikertzaileen prestakuntza-etapari, eta, une horretatik aurrera, doktoratu ondoko etapari heltzen ahalko zaio, zeinak, gehienez ere hamabi hilabetez, doktoratu ondoko orientazioa ematea izanen baitu xede. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena ezin izanen da aurreko paragrafoan adierazitako gehienekoa baino luzeagoa izan.

Prestakuntzan dagoen ikertzailea atxikita dagoen proiektua doktoratu aurreko kontratua indarrean den bitartean amaitzen bada, prestakuntzan dagoen ikertzaile hori proiektu edo ikerketa-ildo berri bati atxikita geldituko da. Proiektu edo ikerketa-ildo hori amaitutako proiektuaren ardura duen ikertzaileak koordinatuko du, eta horren berri eman beharko da dagokion jarraipen-txostenean, proiektu edo ikerketa-ildo berria eta garrantzitsutzat jotzen den gainerako informazioa adierazita. Paragrafo honetan deskribatutako inguruabarrak gertatzen ez direnean, beharrezkoa izanen da ikerketa-proiektua aldatzeko baimena izatea. Baimen hori eskatzeko, Ikerketarako Estatuko Agentziaren webgunean eskuragarri dagoen eredua erabiliko da, eta bertan adierazitako jarraibideei jarraituko zaie.

9.3. Doktoratu aurreko kontratuaren indarraldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Kontratuaren gehieneko epea bukatzen bada.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo tesiaren defentsa egin baino lehen doktoregaia doktoretza-programan matrikulatua ez badago.

–Doktoregaiak aurkako txostena jasotzen badu doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren aldetik, edo aurkako ebaluazioa Ikerketarako Estatuko Agentziak egiten duen tarteko txostenean.

9.4. Doktoratu aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan jasoko den ordainsari gordina ezin izanen da 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa izan. Hauek dira ezarritako ordainsariak:

–Kontratuaren lehenbiziko urtean: 1.391,36 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren bigarren, hirugarren eta laugarren urteetan: 1.739,20 euro gordineko 14 lansari.

10.–Matrikula-gastuetarako eta egonaldiak egiteko laguntza.

Deialdi honen onuradunek 7.000 euroko laguntza gehigarria izanen dute doktoretza-ikasketetatik eratorritako matrikula-gastuak eta I+Gko zentroetako egonaldien kostuak finantzatzeko, Ministerio Aginduaren 12.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.000 euroko laguntza bakoitzari doktoratu aurreko ikertzaile kontratatuaren doktoretza-ikasketetatik eratorritako matrikula-gastuak kenduko zaizkio -tutoretza akademikoa eta prestakuntza-kredituak-, doktoratu aurreko etapan kontratatzeko laguntza indarrean dagoen bitartean matrikulatuta dauden ikasmailei dagozkienak. Gastu finantzagarriak ezin izanen ditu gainditu Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitate publikoentzat ezarritako unibertsitateko zerbitzu akademikoak emateagatiko prezio publikoen gehieneko zenbatekoak.

Gainerako zenbatekoak kontratua gauzatzeko aldian kontratatutako ikertzaileek atxikitako I+Gko zentroetan ez beste batzuetan egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko erabiltzen ahalko dira, bai doktoratu aurreko etapan, bai doktoratu ondoko orientazioko aldian. Hala, beren prestakuntza hobetzeko eta tesiaren garapena bultzatzeko jarduera onuragarriak egiten ahalko dituzte, bai eta eskuratutako ikerketa-prestakuntza osatu eta finkatu ere. Egonaldiek aurreko prestakuntza akademikoagatik edo beste faktore batzuengatik (bizilekua edo nazionalitatea, esaterako) lortu ez den mugikortasun eta/edo nazioartekotze maila bermatu beharko dute, eta inola ere ez dute eraginen doktoretza-ikasketak beranduago amaitzea. Doktoratu ondoko orientazioko aldian, egonaldi horiek doktoratu aurreko prestakuntza osatzeko eta doktoratu ondoko etapako etorkizuneko lan-ildoak bideratzeko erabiltzen ahalko dira.

Egonaldiak atzerriko edo Espainiako I+Gko beste zentro publiko edo pribatu batzuetan egiten ahalko dira, enpresak barne, betiere zentro horiek ez badaude kokatuak jarduera egiten den zentroaren herri berean. Egonaldiek gutxienez hilabeteko iraupena izan beharko dute, etenik gabe, zentro hartzailean sartzen direnetik kontatzen hasita eta kontratua gauzatzeko epearen barnean.

Egonaldiak finantzatzeko laguntza gehigarriari dagokionez, finantzatzen ahal den gehieneko gastuak bi kontzeptu hartzen ahalko ditu barne:

–Ostatua eta mantenua: mantenuaren eta ostatuaren zenbatekoak hilean gehienez 1.500 eurokoak izanen dira (50 euro eguneko) egonaldiak Espainiako I+Gko zentroetan egiten badira, eta hilean gehienez 1.950 eurokoak (65 euro eguneko) atzerriko I+Gko zentroetan egiten badira. Egonaldien kasuan, gastuak harrerako I+G zentroak emandako egonaldiaren ziurtagiriarekin egiaztatuko dira.

–Lokomozioa, aseguruak eta bisak: garraio edo lokomozioko gastuen ordainketa 2002ko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan 2. talderako xedatutakoaren arabera arautuko da. Ibilgailu partikularra erabiliz gero, kilometrajearen zenbatekoak ez du gaindituko 2023ko uztailaren 12ko HFP/793/2023 Aginduan aurreikusitakoa. Alokatzeko ibilgailua erabiltzeko, berariaz justifikatu beharko da hura erabiltzea beharrezkoa edo komenigarria dela. Aseguruen gastuei dagokienez, asistentzia medikoko aseguruen kostua hautagarria izanen da baldin eta bidaia Europako Osasun Txartela edo haren ordezko behin-behineko ziurtagiria baliozkoa ez den herrialdeetara egiten bada. Ez dira gastu hautagarritzat hartuko adierazitakoez bestelako aseguruen gastuak, ezta bisa lortzeko joan-etorrien gastuak ere.

Onuradunei emanen zaie I+Gko zentroetako egonaldien gastuak ordaintzeko laguntza, egonaldia eginen den datekin bat etorriz, eta betiere zentroan sartu direla egiaztatu ondoren.

Onuradunak, egonaldia amaitu eta hamabost eguneko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Ikerketa Zerbitzuan:

a) Gastuak likidatzeko justifikazio-kontua, gastuen egiaztagiriekin batera.

b) Destinoko zentroko arduradunaren ziurtagiria, egonaldiaren hasiera-eguna eta amaiera-eguna berariaz jasotzen dituena.

c) Egonaldiaren azalpen-memoria laburra, gehienez ere 500 hitzekoa. Bertan tesi-zuzendariaren adostasuna jaso, eta egonaldiaren emaitza zein izan den adieraziko da.

Egonaldia egiten ez bada, edo ezin bada justifikatu, onuradunak jaso duen diru kopuru osoa itzuli beharko du.

Egindako egonaldia onartutakoa baino laburragoa bada, gauzatu gabeko aldiari dagozkion dieten zati proportzionala itzuli beharko du.

Bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzeko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta zilegi izanen da kontratuaren onuradunaren nominan atxikipena eginez gauzatzea.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunak doktoratu aurreko kontratua sinatzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratuen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratuaren helburuko ikerketa-lana egiteko, 2025eko urtarrilaren 1ean hastea lanean Nafarroako Unibertsitate Publikoan; orduan hasten ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, kontratuari uko egiten diotela ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik hura sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada. Salbuespen gisa, onuradunek NUPen beranduago lanean hastea eskatzen ahalko dute, gehienez 3 hilabeteko atzerapenarekin Jakintza Sortzeko Proiektuen laguntzak emateko ebazpena Agentziaren webgunean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Edonola ere, dagokion hilaren 1ean hasi beharko dira nahitaez.

b) Esleituriko ikerketa-taldean eta -institutuan beren lana aprobetxamenduz egitea.

c) Kontratuarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea baldin eta tesiaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) 2023ko abenduaren 27ko Aginduaren 30.2 artikuluan eskatutako jarraipen zientifiko-teknikoko txostenak egitea eta NUPeko Ikerketa Zerbitzuari aurkeztea. Agindu horren bidez, Jakintza Sortzeko Proiektuetarako eta doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzearren proiektu horiekin lotutako jardueretarako laguntzen 2023ko deialdia onetsi zen. Bi txosten eginen dira, bata tartekoa eta bestea amaierakoa, eta azken hori kontratua gauzatzeko aldi osoari buruzkoa izanen da. Txostenak aurkezteko, Ikerketarako Estatuko Agentziaren webgunean eskuragarri dauden ereduak erabiliko dira. Jarraipen txostenekin batera, prestakuntzan dauden ikertzaileen curriculum vitae eguneratua erantsiko da. Kontratua gauzatzeko epearen hogeigarren hilabetea eta hogeita batgarren hilabetea hartzen dituen aldian aurkeztu beharko dio NUPek tarteko txostena kontratua ematen duen organoari, aipatutako Ministerio Aginduaren 6. artikuluan zehazten den moduan, eta azken txostena, berriz, kontratua gauzatzeko aldia amaitu eta hurrengo hilabetean. Epeak kontratatutako ikertzaileak lanean hasten diren egunetik hasiko dira zenbatzen. Tarteko txostenaren ebaluazioaren emaitza erabakigarria izanen da kontratuarekin jarraitzeko.

e) Ikerketarako Estatuko Agentziak jarduketaren eragina ebaluatzeko definitutako adierazle zientifiko-teknikoen inprimakia betetzea, lehen aipatutako azken txostenarekin batera. Adierazten diren balioek bat etorri behar dute erantsitako curriculum vitaean aipatutakoekin.

f) Doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

g) Kontratuak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan aipatzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla, Unibertsitateak emandako jarraibideen arabera, zeinak esteka honetan baitaude:

https://guias-tematicas.unavarra.es/sp/subjects/guide.php?subject=normalizacion_firma

h) Kontratuak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan aipatzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla eta Ikerketarako Estatuko Agentzia eta EGF+ izan direla finantzatzaileak. Honela egin behar da aipamen hori: "Kontratua/argitalpena/emaitza/ekipamendua/bideoa/jarduera/beste batzuk ‘LAGUNTZAREN ERREFERENTZIA’ laguntzaren parte da, MICIU/AEI/10.13039/501100011033/ eta EGF+ izan dira finantzatzaileak", dagokionaren arabera. Era berean, logo hauek sartu beharko dira, aipatzen diren ordenan:

1. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren logoa.

2. Europar Batasunaren ikurra eta, harekin batera, «Europar Batasunak kofinantzatua» testua.

3. Ikerketarako Estatuko Agentziaren logoa.

i) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academia-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikulu guztien kopia bat edo argitaratzeko onartu den azkeneko bertsioaren kopia bat (postprint bertsioarena), artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

j) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea 4 urteko epean gehienez ere doktoratu aurreko kontratuaren hasiera egunetik kontatzen hasita.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatzen ahalko du kontratua bukatu eta urtebete gehienez ere, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, tesiaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

k) Doktore titulua lortu dela jakinaraztea Ikerketa Zerbitzuari, doktoretza-tesia defendatu eta gainditu eta hurrengo egunean.

11.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, lortutako kontratua ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

11.4. Lortutako doktoratu aurreko kontratuari uko egiten diotenek tesiaren zuzendariaren sinadura duen idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, han, horretarako arrazoiak eman. Kontratuari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, kontratuak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere. Kontratua iraungi edo bertan behera utzi eta pertsona berria lanean hasi arteko aldia ezin izanen da 3 hilabetetik gorakoa izan.

11.5. Doktoratu aurreko kontratu hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote haien helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak kontratuen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako doktoratu aurreko kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak izanen dituzte hautatutako izangaiek.

13.–Kontratuen etendura.

Doktoratu aurreko kontratu hauen onuradunek eskubidea izanen dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, hartan ezarritako moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 2015eko urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitatearen Erregistro Elektronikoan aurkeztuko da, etenaldia eragin duen gertaera gertatu eta lehen hilabetean. Kontratua eteteko eta luzatzeko, hura eman duen organoak baimena eman beharko du, eta zilegi izanen du horretarako egokitzat jotzen dituen txostenak eskatzea.

14.–Irakaslanetako lankidetzak.

14.1. Hautatutako izangaiek baimena eskatzen ahal dute Unibertsitateko sail batean irakasle lanean laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere tesiaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu hartzen ahal ditu lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu kontratuak gehienez irauten ahal duen lau urteetan. Nolanahi ere, irakasle lanean emandako laguntza horiek une oro bete beharko dute gai horri buruz indarrean dagoen legeria, zeina hau baita gaur egun: 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, prestakuntzan dauden doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onesten duena.

14.2. Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12ko bileran onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoari jarraikiz.

15.–Datuen babesa.

Deialdi honetako parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak araudi hauei jarraikiz tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu horren helburua ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta haren oinarri juridikoa, berriz, interes publikoko misioa, DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera; izan ere, misio hori ikertzaile gazteei prestakuntza ematea da, prestakuntzan dauden ikertzaileentzako kontratuen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoari jarraikiz.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer kontratu esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

16.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan ere.

17.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

1. ERANSKINA.–ESKATZAILEAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

Izangaiaren merezimenduak: 5 puntu gehienez ere:

Ikerketa-jardueraren deskribapena eta puntuazioa, gehieneko normalizatua 3 puntu izanik, honela banakatuta:

1.–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 3 puntu.

  • Nazioarteko aldizkarietako artikuluak: 1,6 puntu.
  • Nazioarteko liburuak, osorik: 1,6 puntu.
  • Estatuko liburuak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak: 0,8 puntu.
  • Estatuko aldizkarietako artikuluak edo estatuko liburuetako kapituluak: 0,4 puntu.
  • Beste argitalpen batzuk: 0,2 puntu.

2.–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 2 puntu.

  • Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak: 0,5 puntu.
  • Komunikazioak edo posterrak Espainiako biltzarretan: 0,3 puntu.

3.–Finantzaturiko ikerketa-proiektuak: gehieneko normalizatua 2 puntu.

  • Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea: 1 puntu.
  • Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea: 0,75 puntu.
  • Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea: 0,5 puntu.
  • LOSUren 60. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea: 0,1 puntu.

Ikastaroen deskribapena eta puntuazioa, gehieneko normalizatua 2 puntu izanik (100 ordu), honela banakatuta:

1. Ikerketarako interesekoak diren ikastaroak: 0,2 puntu hamar orduko.

Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

2. Jardunaldietara eta biltzarretara joatea: 5 ordu/egun.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onartu edo argitaratu diren ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

–Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

–Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

–Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak. Lankidetza-bekak ez dira proiektu gisa baloratuko.

–Kontratuak: LOSUren 60. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baloratuko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuan edo lan-kontratu bat izan baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F2416721