240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2024ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontuko 1/20024 aldaketaren espedientea (Kultur Eskola berritzeko obrak), kreditu-gehigarria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Eritze Atetzen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2416384