2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa Zolinako 4. poligonoko 30. lurzatian. Behin betiko onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Zolinako katastroko 4. poligonoko 30. lurzatian, Juan Luis Cisneros Alfarok sustaturik.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416131