2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 633. lurzatian. Behin betiko onespena
Ablitasko Udalak, Alkatetzaren 2024ko irailaren 3ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Ablitasko 2. poligonoko 633. lurzatian. Azterketa hori José Ignacio Zardoya Villafrancak sustatu du, eta María del Carmen Dominguez Gil arkitektoak sinatu.
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa hori, 2024ko azaroaren 13ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa hori argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ablitasen, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416483