240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun-azterketa, Abartzuzako 1. poligonoko 45. lurzatian. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udalak, 2024ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Abartzuzako 1. poligonoko 45. lurzatiari dagokiona, Jesus Mari Sainz Munárrizek sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abartzuzan, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2416075