240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak eta indartzeko beharrak betetzeko izangai-zerrenda bat osatzeko. Lanpostua B mailakoa izanen da lanaldi osoan. Izendapena

B mailakoa eta lanaldi osoko gizarte hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak eta indartzeko beharrak betetzeko izangai-zerrenda bat osatzeko goian aipatzen den deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat (deialdia 2024ko otsailaren 15eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateburuak azaroaren 14an emandako 31/2024 Ebazpenaren bidez, Miren Huarte Jaca izendatu eta kontratatzea erabaki zuen, deialdian aipatzen den lanpostu honetarako: plantilla organikoko 3. zenbakiko gizarte-hezitzailea; araubide juridikoa, lan-kontratu finkoa; B maila; lanaldi osoa.

Lanpostuaz jabetzea 15 egun naturaleko epean izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratzen denetik aitzina.

Arautegi aplikagarria: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. eta 35. artikuluak.

Argitaratzen da, bidezko ondorioak izan ditzan, ohartaraziz ebazpenaren kontra honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko azaroaren 14an.–Mankomunitateburua, Jesus M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2416855