240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

144/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, baita haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere: 7,03 MWp / 6,2 MWn-eko Caparroso Hibridazioa EIF eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Caparrosoko udal-mugartean dagoena.

1.–2022ko abenduaren 2an egindako eskaera.

2022ko abenduaren 2an, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 122., 130., eta 143. artikuluetan (haren bidez erregulatzen dira energia elektrikoko instalazioen garraio, banaketa, komertzializazio eta hornidura jarduerak eta baimentzeko prozedurak) ezarritakoa betez, Eólica Caparroso SLk aurretiazko administrazio baimenaren, eraikitzeko administrazio baimenaren eta, zehazki, onura publikoko deklarazioaren eskaera aurkeztu zuen, energia ekoizteko Caparroso Hibridazioa EIF eguzki instalazio fotovoltaikoa deritzon energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Caparrosoko udal-mugartean.

Jarduketa horrek Caparrosoko udalerrian dagoen "Caparroso" haize-parkea teknologia fotovoltaikoaren bidez hibridatzea dakar.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoak 2 proiektu tekniko biltzen ditu, honako hauek:

1. Caparroso Hibridazioa EIF eguzki-instalazio fotovoltaikoa.

–550 Wp-ko 12.780 modulu fotovoltaiko, 7,03 MWp-ko potentzia gorena sortzeko, 9,967 hektarea okupatuta, Caparrosoko 16. poligonoko zenbait lurzatitan.

–2 Power-Station, 5 inbertsore barne hartuta. Power-Station 1ek 1,5 MWn-ko 2 inbertsore eta 3 MVA-ko transformadore bat (0,63/20 kV) ditu, eta Power-Station 2k, berriz, 1,4 MWn-ko 3 inbertsore eta 4,2 MVA-ko transformadore bat (0,63/20 kV).

–Power-Stationak 20 kV-eko zirkuitu baten bidez lotuko dira, eta Power-Station 2tik linea bat ezarriko da lehendik dagoen 66/20 kV-eko Caparroso haize-parkea azpiestazioko konexio-punturaino.

2. Lehendik dagoen 66/20 kV-eko Caparroso haize-parkea azpiestazioa aldatzea, hibridazio-instalazio bat lotzeko.

–Lurpeko linea, zeinak instalazioaren energia ateratzen baitu, Caparroso haize-parkeko azpiestazio elektrikoaren 20 kV-eko enbarraturaino iritsiko da, eta azken ebakuazio-puntua LA SERNA 220 azpiestazio elektrikoan izanen du.

2.–Eskaeraren jendaurreko informazioa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluekin bat etorriz, Eólica Caparroso, SLk aurkeztutako eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean (136. zenbakia, 2023ko ekainaren 29koa) eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko ekainaren 30ean), eta dokumentazioa interesdunen eskura jarri zen Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean.

Orobat, iragarkia Caparrosoko Udalari igorri zitzaion, epe berean ediktu taulan jendaurrean jar zezaten. Egintza hori egiaztatzen duten eginbideak daude espedientean.

Jendaurreko aldian ez zen alegaziorik jaso.

3.–Ingurumenaren arloko eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsulten izapidea.

2022ko abenduaren 2ko eskaera-idazkian berean, Eólica Caparroso SLk eskatu zuen proiektuaren ingurumen ebaluazioa egiteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak baimentzeko.

Eskaeraren berri eman zitzaion, 2023ko ekainaren 7an, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, ingurumen ukipenak ebalua zitzan, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 34. artikuluan ezarritakoarekin.

Data berean eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa betez, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari igorri zitzaion espedientea, lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak baimentzeko izapidea hasteko.

Ingurumen Ebaluazioaren Atala:

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 24an emandako 302E/2023 Ebazpenaren bidez, Ingurumen Ukipenetarako aldeko Txostena egin zen proiektuari buruz, ingurumen ebazpenean berean jasotzen diren neurriak aplikatzeko baldintza ezarrita.

–Paisaiaren eta Landa lurzoruaren Atala:

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 343E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak egiteko baimena ematen da Caparroso Hibridazioa EIF eguzki-instalazio fotovoltaikorako, eta ebazpenean berean jasotzen diren determinazioak bete beharko dira.

4.–Beste organo ukitu batzuei kontsultak egiteko izapidea.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2023ko ekainaren 28an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakundeei, eta ondotiko taulan adierazitako datetan jaso ziren honako txosten hauek:

ZENBAKIA

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1

Ondare Arkitektonikoaren Atala

2023-06-29

2

Caparrosoko Udala

2023-07-11

3

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

2024-03-07

4

Herri-lurren Atala (lurzati-ukipenak)

2024-06-17

5

Herri-lurren Atala (abelbideetako ukipenak)

2024-08-05

6

Nafarroako Errege Bardearen Komunitatea (LAT "El Ferial")

-

7

Caparrosoko Ureztatzaileen Sindikatua

-

5.–Sustatzaileari txostenak bidaltzea eta haien erantzuna.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikulu horien arabera, 1. eta 2. txostenak (epean aurkeztutako bakarrak) proiektua sustatzen duen enpresari 2023ko abuztuaren 24an bidali zitzaizkion. Epez kanpo aurkeztutako 3., 4. eta 5. txostenak 2024ko abuztuaren 6an bidali zitzaizkion sustatzaileari.

2023ko irailaren 15ean eta 2024ko irailaren 13an aurkeztutako idazkien bidez, Eólica Caparroso SLk 5 txostenei erantzun zien.

Aurreko txostenen eta haiei emandako erantzunen edukia espedientean jasota dago, eta ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

6.–Espedientea aztertzea eta baimena proposatzea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 123. artikuluak ezartzen duena betez, sustatzaileak egiaztatu du lege-gaitasuna, gaitasun teknikoa eta ekonomikoa dituela proiektua egiteko.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, espedientean jasorik dago sarrera- eta konexio-baimena eguneratzea.

Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Horregatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta Eólica Caparroso SLri aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa ematea proposatu du instalazio horretarako.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eólica Caparroso SLri aurretiazko administrazio baimena ematea 7,03 MWp / 6,2 MWn-eko Caparroso Hibridazioa EIF eguzki-instalazio fotovoltaikoa izeneko instalaziorako, Caparrosoko udal-mugartean, betiere Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 302E/2023 Ebazpenean eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 343E/2024 Ebazpenean ezarritako baldintzei lotuta.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea, eta onestea, horretarako, Caparroso Hibridazioa EIF izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoa gauzatzeko proiektua eta lehendik dagoen 66/20 kV-eko Caparroso haize-parkea azpiestazioa aldatzeko proiektua, hibridazio instalazio bat lotzeko (proiektuok Juan Antonio Peña Herrero industria ingeniariak sinatu ditu), eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak gauzatzeko.

3. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

4. Eólica Caparroso SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, orobat aurkeztu beharko da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan adierazitako dokumentazioa.

7. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Caparroso SLri, Nafarroako Errege Bardearen Komunitateari (LAT "El Ferial") eta Caparrosoko Ureztatzaileen Sindikatuari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Caparrosoko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulten izapidean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:

1. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2023ko ekainaren 29an aldeko txostena egin zen, eta adierazten da ez dagoela ukipenik, aipatu atalaren eskumenei dagokienez.

2. txostena.–Caparrosoko Udala.

2023ko uztailaren 11ko txostenean adierazten duenez, haize-parkea hibridatzeko eguzki-planta fotovoltaikoa ezartzea hirigintzarekin bateragarria da, deusetan eragotzi gabe dagokion organo sektorialak nekazaritzaren arloan ezartzen duena.

3. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2024ko martxoaren 7ko txostenean adierazten denez, Nafarroako Inbentario Arkeologikoan dagoen informazioa aztertuta, ez dago katalogatutako aztarnategi arkeologikorik, eta, horrenbestez, ez dago eragozpenik katalogatutako ondare arkeologikoari dagokionez proiektua izapidetzeko.

4. txostena.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atala (lurzati ukipenak).

2024ko ekainaren 17ko txostenean adierazten denez, Herri-lurren Atalean edozein jarduketa egin aurretik, eguzki-instalazioaren azalera eta kokapen zehatza zehaztu beharko dira, eta azpiegitura fotovoltaikoa herri-lurzatietan dagoenez eta haiek ukitzen dituenez, herri-ondasunen desafektazioak izapidetu beharko dira Herri-lurren Atal honen bitartez.

Erantzuna:

Horri dagokionez, adierazi behar da ukitutako ondasunak herri-ondasunak izateak ez duela eragozten haiek nahitaez desjabetzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak 104. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak 151. artikuluan aitortzen duten bezala.

5. txostena.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atala (abelbideak ukitzea).

2024ko abuztuaren 5eko txostenean adierazten denez, Caparroso Hibridazioa eguzki-parke fotovoltaikoak eta haren ebakuazio-egiturek ez dituzte abelbideak ukituko.

II. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udal-mugartea

Sozietatearen izena
edo NANa

Jabea

Helbidea

Udal-mugartea

Industrialdea

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

CT

Zangak

Moduluak

Bideak

Ukitutako azalera osoa

(m²)

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

75

310000000001103053JU

76

1.628

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

76

310000000001103054KI

450

3.125

8.245

945

54.196

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

81

310000000001103058XS

700

3.125

524

25.800

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

82

310000000001103059MD

120

1.250

14.570

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

83

310000000001103060ZA

2.279

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

272

310000000001103245KI

510

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

318

310000000002256799BU

14,3

14,3

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

91520

160

1.301

CAPARROSO

P3106400I

CAPARROSOKO UDALAREN HERRI-LURRAK

ESPAINIA PLAZA 12, BEHEA

CAPARROSO

16

91560

4,4

4,4

Iragarkiaren kodea: F2416083