240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita "Biribilgune bat eraikitzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuan, Irurtzungo sarreran (Nafarroa) "deritzon proiektua.

Eraikuntza proiektu honen obren helburua da bide-segurtasuna hobetzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuaren inguruan. Errepide hori Nafarroako Foru Komunitateko tokiko errepideen artean dago; N-240-A errepidearekin gurutzatzen den tokian hasten da, 16+850 kilometro-puntuan, eta amaitu, berriz, A-15arekin gurutzatzen den tokian, 20+830 kilometro-puntuan.

Arazo nagusia da ibilgailuak, A-15 autobiatik edo industrialdetik badatoz edo hara badoaz, NA-2409 errepidetik iragan behar direla. Horretarako, T formako bidegurutze bat dago, baina biratzeko radioak oso txikiak direnez, ibilgailuak behartuta daude beste erreira pasatzera eta, ondorioz, ezin dira bi ibilgailu aldi berean igaro. NA-2409 errepideak du pasatzeko lehentasuna, eta bi sarbide dauzka. Bata, Akaborro industrialderantz (eskuineko aldean dago, Irurtzungo noranzkoan), eta, bestea, ezkerreko aldean, aparkatzeko orube baterantz ematen duena. Orube horretan ibilgailu arinak zein astunak aparkatzen ahal dira. NA-2409 errepidera sartzeko eta handik irteteko ez dago ezkerretara biratzeko errei zentralik, ez eta azelerazio- eta desazelerazio-erreirik ere. Orobat, handik 40 metrora, Irurtzungo herrigunerako noranzkoan, T motako beste bidegurutze bat dago. Industrialdeko trafikoa iristen da hara, eta ibilgailu astunek erradio txikiegiak dituzte kurbak eta kontrakurbak egiteko.

Funtsean, proiektuko obren bidez egin nahi dena da biribilgune bat eraiki, aukera emanen duena egungo sarbide guztiak bidegurutze bakar batean biltzeko. Zehazki, biribilgune itxi bat eraikiko da, non bat eginen baitute NA-2409 errepideko ibilgailuek eta beste sarbide guztietakoek. Biribilgunerako eta beste bideetarako proiektatutako trazadura egungo trazadurara ahalik eta gehien egokitu nahi izan da, helburua baita egungo plataforma ahalik eta hobekien aprobetxatzea eta, modu horretan, ondoko lurren behin betiko okupazioa ahalik eta txikiena izan dadin lortzea.

Biribilgunean, galtzadako barneko radioak 12,50 m neurtzen du, eta kanpokoak, berriz, 18,00 m. NA-2409-rako loturetan eta sarbideetan radioa gutxienekoa da, eta adarren barneko ertzean 20 metrokoa (gehieneko radioa 30 metrokoa da).

Ahaleginak egin dira ardatzetarako proiektatutako sestrak ahalik eta gehien doitzeko egungo bideetako sestretara. Hala, ahal dela, egungo kotaren gainean nahasketa bituminosozko 10 cm-ko errodatze-geruza bat zabalduko da, berotan, baina beste toki batzuetan beharrezkoa izanen da saneatze- edo lotura-fresatze bat egitea, 5 cm-ko batez besteko lodiera izanen duena. Edonola ere, sestren zati batzuetan plataforma zabaltzeko proiektatutako zoladuraren paketerako 16 cm-ko lodiera aurreikusita bazegoen ere, zoladura horren lodiera handitu behar izan da.

Biribilgunean proiektatutako zeharkako sekzioak honako osagai hauek ditu: 5,5 m zabal den errei bat, 0,50 eta 1,0 metro arteko zabalera aldakorreko kanpo bazterbide bat eta "gorjal" bat, barne bazterbide gisa har daitekeena eta 3 metro zabal den plataforma bat daukana.

Gainerako bideetan, proiektatutako zati berrietan, erraiak 3,5 metro zabal izanen dira gutxienez. Egungo bideetarako loturetan, aldiz, egungo ezaugarri geometrikoak mantenduko dira. Biribilgunera lotzeko irlatxoetan, proiektatutako erreiak zabalera aldakorra izanen du. Zabalera hori, bada, handituz doa progresiboki, biribilgunera iritsi arte.

Bide-zolari dagokionez, dagoena indartzea proiektatu da. MBCzko eta agregakin ofitikozko errodatze-geruza jarriko da, 4-5 cm lodi. Bide-zola berria jarri behar den tokietan, 16 cm-ko MBCa eta zabor-legar artifizialeko 40 cm jarriko dira.

Proiektuan jasota dago drainatzea, argiteria eta obrek ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko direla.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak bigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan ematen dizkidan eskumenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea "Biribilgune bat eraikitzea NA-2409 errepideko 20+600 kilometro-puntuan, Irurtzungo sarreran (Nafarroa)" deritzon proiektua.

2. Hasiera ematea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Irurtzungo udaletxean.

4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Irurtzungo Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–"NA-2409 ERREPIDEAN BIRIBILGUNEA EGITEKO PROIEKTUA (BI AHIZPE KALEA, IRURTZUN, NAFARROA)"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA
ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

m²

ALDI BAT. OKUP. AZALERA
m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

IRURTZUNGO UDAL-MUGARTEA

IR-01

Senra Iglesias, Dolores Ana

507

2

121A

Lurzorua

IR-02

Irurtzungo Udala

29

80

2

554A

Lurzorua

IR-03

LAKITA SA

13

33

2

486A

Zoladura

IR-04

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

733

2

735A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2416455