Iragarkia
240. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4203/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritako ingeniarien hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroko enplegu publikoaren 2023ko eskaintza partziala onetsi zen, eta, besteak beste, nekazaritzako ingeniarien lanpostu batzuk sartu ziren bertan, A mailakoak. Eskaintza hori Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 4an emandako 3258/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien hiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien hiru lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, NEKAZARITZAKO INGENIARIEN HIRU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Hona hemen deialdia arautuko duten,
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da nekazaritzako ingeniarien hiru lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 3258/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.
1.2. Hiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–1 lanpostu txanda irekian.
–1 lanpostu igoera txandan.
–1 lanpostu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako lanpostu hutsa bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaio, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Nekazaritzako ingeniaritzaren unibertsitate titulua izatea edo graduko titulua eta nekazaritzako ingeniariaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen masterra, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, bai eta espedientea formalizatzeagatik ere, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskabidea formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Rubén Goñi Urroz jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia.
–Ordezko epaimahaiburua: María Mercedes Rodrigo Solanas andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Arantza Ursúa Andrés andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Isabel Iturriaga Sáinz andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoko burua.
–Epaimahaikidea: Enrique Manso Martínez jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko nekazaritzako ingeniaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Amaia Arandia Miura andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko nekazaritzako ingeniaria.
–Epaimahaikidea: Emilio Alava Ruiz jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Ordezko epaimahaikidea: César Valencia Guembe jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Idazkaria: José Ignacio Zabalza Valencia jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua.
–Ordezko idazkaria: Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko martxotik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba hau egiteko 3 ordu izanen dira gehienez.
Kalifikazioa: Proba honi dagokion puntuazioa 40 puntukoa izanen da gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Proba teorikoa izanen da, eta bi gai garatu beharko dira idatziz, bat I. eranskinean ageri den gai zerrendako bigarren eta hirugarren zatietako bakoitzeko. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.
Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.3. Hirugarren proba:
Praktikoa izanen da. Bi kasu praktiko garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.
Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu bakoitzean gehienez 15 puntu eman daitezke.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba hori idatzi bitartean, izangaiek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten lege-testuak kontsultatzea, paperezko euskarrian, baldin eta haietan ez bada doktrinazko edo jurisprudentziazko iruzkinik. Izangai bakoitzak eramanen du material hori, epaimahaiak probaren unean ezartzen dituen mugekin. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen lanpostua eskuratu nahi izanez gero.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostu hutsak eskuratzeko.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostuak hautatzeko, txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.
Hautaprobak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat erreserbatutako txandaren arabera gainditzen dituzten izangaiek gainerako izangaiekin batera aukeratuko dituzte lanpostu hutsak, puntuazio-ordenaren arabera eta aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonen lehentasuna errespetatuz.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.
Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuko eginkizunak betetzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiliz, besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko atalean aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.
10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen zaien izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila frogatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenbiziko zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". IV. titulua. "Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
19. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
20. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.
Bigarren zatia.
1. gaia.–Nekazaritzako Administrazioaren antolaketa Nafarroan: 255/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.
2. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena. Aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da.
3. gaia.––Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
4. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako produktuen merkatuen antolakunde erkidea sortzen duena eta 922/72 (EEE), 234/79 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) erregelamenduak indargabetzen dituena. I. zatia. Atariko xedapenak. II. zatia, I. titulua. Esku hartzeko neurriak.
5. gaia.–1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezartzen baitira baldintzazkotasun indartua eta baldintzazkotasun soziala aplikatzeko arauak, betebehar horiek baitituzte Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntzen onuradunek, baldin eta zuzeneko ordainketak jasotzen badituzte, edo urteroko ordainketa jakin batzuk, landa-garapenekoak eta Urruntasunagatiko eta Uhartetasunagatiko Aukera Espezifikoen Programaren esparrukoak.
6. gaia.–905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko esku-hartzea arautzen duena.
7. gaia.–857/2022 Errege Dekretua, urriaren 11koa, arautzen dituena fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen eta haien elkarteen erakundeetako funtsak eta programa operatiboak, NPEaren plan estrategikoaren esku-hartze sektorialaren esparruan.
8. gaia.–906/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Erlezaintza Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena.
9. gaia.–NPEaren bigarren zutabearen laguntzak (LGENF funtsa): NPEaren plan estrategikoan deskribatutako esku-hartzeak Nafarroako Foru Komunitaterako.
10. gaia.–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta NBEUF eta LGENF nekazaritza funts europarren gobernantza arautzen duena Espainian. III. kapitulua. Gobernantza erakundeak.
11. gaia.–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena. II. titulua. Kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua.
12. gaia.–1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezarri eta arautzen baita Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien eta nekazaritza-ekoizpenaren informazio-sistema, bai eta Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoa eta nekazaritza-ustiategiaren koaderno digitala ere.
13. gaia.–150/2002 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena, eta hura garatu eta aplikatzeko xedapenak.
14. gaia.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen arabera: sorrera eta erabilgarritasuna. Kontzeptua eta edukia. Kontserbazioa. Informazioaren eskuragarritasuna. Jabetza Erregistroarekiko koordinazioa.
15. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onesten duena: defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Herri-ondasunak: Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri-ondasunen aprobetxamendua.
16. gaia.–12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, Elikakatearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurriei buruzkoa.
17. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1143 (EB) Erregelamendua, 2024ko apirilaren 11koa, ardoen, edari espiritutsuen eta nekazaritza-produktuen adierazpen geografikoei eta nekazaritzako produktuentzako espezialitate tradizional bermatuei eta kalitate-termino fakultatiboei buruzkoa, 1308/2013 (EB), 2019/787 (EB) eta 2019/1753 (EB) erregelamenduak aldatzen dituena eta 1151/2012 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
18. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1169/2011 (EB) Erregelamendua, 2011ko urriaren 25ekoa, Elikagaien inguruan kontsumitzaileei ematen zaien informazioari buruzkoa.
19. gaia.–5/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nekazaritzako Elikagaiak Merkaturatzeko Kanal Laburrei buruzkoa.
20. gaia.–28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa.
21. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/848 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzaren 30ekoa, ekoizpen ekologikoari eta produktu ekologikoak etiketatzeari buruzkoa.
22. gaia.–Elikagaien segurtasuna Europar Batasunean. 178/2002 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2002ko urtarrilaren 28koa: aplikazio eremua, elikagaiei buruzko legeria orokorra.
23. gaia.–Nekazaritzako aseguruetarako politika. Hori iradokitzen duten printzipio eta arauak. Nekazaritzako aseguru konbinatuen sistema: hori aplikatzen eta garatzen diharduten erakundeak. Nekazaritzako aseguruetarako urte batzuetako planak, helburuak eta edukiak. Nekazaritza aseguruen ezartze mailak labore multzo nagusietan.
24. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentaraua, uren politiken arloan jarduteko esparrua ezartzen duena Europar Batasunean. Ingurumenaren gaineko helburuak. Neurrien programak.
25. gaia.–1/2002 Foru Legea, martxoaren 7koa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzkoa.
26. gaia.–7/1999 Foru Legea, martxoaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planean sartutako ureztalurretako jarduketei eta obrei buruzkoa. Foru legean eta Ureztaketa Planean ondoren egindako aldaketak: 212/2002 Foru Dekretua, urriaren 7koa; 102/2012 Foru Dekretua, irailaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko proiektuaren eremu ureztagarria sartzea, eta 81/2020 Foru Dekretua, azaroaren 4koa, onesten duena Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko proiektuaren eremu ureztagarriaren eremu osagarriak sartzea.
27. gaia.–12/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Ubideak ureztatuko duen eremuko interes orokorreko azpiegituren eraikuntzari eta ustiapenari buruzkoa.
28. gaia.–14/2006 Foru Lege Orokorra, abenduaren 11koa, Nafarroako Kooperatibei buruzkoa. Kooperatiben araubide orokorra. Eraketa. Erregistroa. Bazkideak. Kooperatiba-sozietatearen organoak. Nekazaritzako kooperatibak eta haien araubide ekonomikoa.
29. gaia.–13/2013 Legea, abuztuaren 2koa, Nekazaritzaren eta elikaduraren arloetako kooperatibak eta beste elkarte batzuk integratzeko sustapenari buruzkoa.
30. gaia.–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.
31. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2031 (EB) Erregelamendua, 2016ko urriaren 26koa, landareen izurriteen kontrako babes neurriei buruzkoa.
32. gaia.–4/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Landare Osasunari buruzkoa.
33. gaia.–1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena.
34. gaia.–1054/2021 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa, Landareen Operadore Profesionalen Erregistroa ezarri eta arautzen dituena, baita pasaporte fitosanitarioak emateko baimena duten operadore profesionalek bete beharreko neurriak eta ugalketarako landare-materialaren operadore profesionalen betebeharrak ere, eta nekazaritzaren arloko zenbait errege dekretu aldatzen dituena.
35. gaia.–1051/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez nekazaritza lurretan elikadura jasangarrirako arauak ezartzen diren. I. kapitulua. Xedapen orokorrak II. kapitulua. Nekazaritzako lurrei mantenugaiak emateko betebeharrak.
36. gaia.–285/2021 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, produktu fitosanitarioak biltegiratzeko, merkaturatzeko, inportatu edo esportatzeko, ofizialki kontrolatzeko eta haiekin saiakuntzak egitea baimentzeko baldintzak ezartzen dituena.
37. gaia.–47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa.
38. gaia.–Nafarroan izendatutako eremu kalteberak eta horietan jarduteko programak; 247/2018 Foru Agindua, nekazaritzako nitratoez kutsatutako ura izan dezaketen eremuak berrikusten dituena eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onesten duena; eta 147E/2020 Foru Agindua, nekazaritzako nitratoez kutsatutako ura izan dezaketen eremuak berrikusten dituena eta 2018-2021 aldirako jarduketa programak aldatzen dituena.
39. gaia.–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.
40.–Europako Itun Berdea (Batzordearen komunikazioa Europako Parlamentuari, Kontseilu Europarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari –COM (2019) 640 azkena–), 2019ko abenduaren 11n aurkeztua.
41. gaia.–"Etxaldetik mahaira" Europako estrategia (From Farm to Fork): elikadura sistema jasangarria (Batzordearen komunikazioa Europako Parlamentuari, Kontseilu Europarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari –COM (2020) 381 azkena–).
42. gaia.–EBren Biodibertsitateari buruzko 2030erako Estrategia. (Batzordearen komunikazioa Europako Parlamentuari, Kontseilu Europarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari –COM (2020) 380 azkena–).
Hirugarren zatia.
1. gaia.–Nafarroako geografia fisikoa. Eskema orokor geologikoa, orografikoa, klimatikoa, hidrologikoa eta landarediarena.
2. gaia.–Nafarroako geografia ekonomikoa. Nafarroako ekonomia eta sektorekako banaketa: makromagnitudeak eta enplegua. Aurrekariak eta bilakaera. Espainiarekin alderatzea.
3. gaia.–Nekazaritzako kanpo merkataritza Nafarroan. Aurrekariak eta bilakaera. Produktu nagusiak eta trukerako eremuak. Espainiarekin alderatzea.
4. gaia.–Nekazaritza-klimatologia. Tenperatura- eta euri-erregimenen azterketa. Nekazaritzako izozte eta lehortze arriskuen azterketa. Ur balantzea. Laboreen ur beharrak neurtzeko metodoak. Nafarroako ezaugarri agroklimatikoak.
5. gaia.–Nekazaritzako ura. Ura ekoizpen faktore gisa nekazaritzan. Garrantzia eskualdeetan. Uraren, lurzoruaren eta landarearen arteko erlazioa. Kontu fisiologikoak. Ur balantzea nekazaritza lurretan. Ureztatzeko uren kalitatea.
6. gaia.–Nekazaritzako lurzorua. Lurzoruen ezaugarri nagusiak. Lurzoruak aztertzeko metodoak. Nekazaritzako lurren ebaluazioa: oinarrizko alderdiak eta aplikazioak. Nafarroako lurzoru mota nagusiak.
7. gaia.–Input energetikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa eta egitura. Energia eta erregai motak. Ezaugarriak. Energia aurreztea. Energia alternatiboak.
8. gaia.–Input hidraulikoak nekazaritzaren ekoizpenean. Kontsumoa, egitura eta urtarokotasuna. Ureztapena. Ureztatzeko teknika nagusiak. Ura aurreztea eta ureztatzeko teknikak. Uraren eta energiaren kostua.
9. gaia.–Mintegiko haziak eta landareak ekoizteko teknikak. Hemengo germoplasma kontserbatzearen garrantzia. Hautaketa masala eta hautaketa klonala. Mintegiko hazien eta landareen ekoizleen sektorearen egoera.
10. gaia.–Ongarriak. Motak eta ezaugarriak. Ongarritzeko teknikak. Ongarrien eragina nekazaritzako produkzioan.
11. gaia.–Pestizidak. Motak eta ezaugarriak. Aplikatzeko teknikak. Pestiziden bidezko kutsaduraren arazoak. Borroka biologikoko metodoak.
12. gaia.–Makinak eta lanabesak. Motak eta ezaugarriak. Nekazaritzaren mekanizazioa Nafarroan.
13. gaia.–Teledetekzioa. Oinarriak eta satelitetik ikusitako irudi motak. Satelite irudien erabilera nekazaritzan. Uzten zenbatesteari eta jarraipenari aplikatzea. Nekazaritzako lurzoruaren erabileraren karakterizazioari eta jarraipenari aplikatzea. Europar Batasuneko Nekazaritzako Politika Bateratuko laguntzen kontrolari aplikatzea.
14. gaia.–Arro txikietako lur azaleko hidrologia. Prezipitazioen eta lur azaleko uren arteko lotura. Biltzeko arroa. Isurketa-uraren eta emarien zehaztapena eta ebaluazioa. Emaria neurtzeko estazioak.
15. gaia.–Erregulatzeko obrak: urtegi txikiak. Definizioa eta motak. Oinarrizko elementuen eta elementu osagarrien deskripzioa. Azterketarako eta diseinurako oinarrizko informazioa. Presa motak; fabrikako presak, material solteetako presak.
16. gaia.–Ureztaketarako azpiegiturak. Ura eremu ureztagarrietara eramatea. Aire zabaleko sistemak eta kondukzio behartuak. Eremu ureztagarrien ustiapena eta kontserbazioa. Urtegiak, ubideak eta goratzeko hodiak. Tarifak, tarifikazio motak. Ureztatzaileen elkarteak: ureztapen eremuen ustiapenean duten eginkizuna.
17. gaia.–Zereala Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztalurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta errendimenduak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
18. gaia.–Lekaleak, olio-landareak eta bazka-landareak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztalurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta errendimenduak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
19. gaia.–Baratzeko laboreak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztalurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta etekinak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
20. gaia.–Mahastiak eta olibondoak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztalurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta errendimenduak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
21. gaia.–Fruta-arbolak Nafarroan, lehorreko lurretan eta ureztalurretan. Ekoizpen eremua. Espezieak eta barietateak. Laborantzako teknikak. Ekoizpenak eta errendimenduak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
22. gaia.–Belardi naturalak eta larreak Nafarroan. Motak Nafarroako alderdien arabera. Erabiltzeko teknikak. Ekoizpenak eta errendimenduak. Garrantzi ekonomikoa Nafarroan.
23. gaia.–Abeltzaintza estentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak. Arazoak eta gerora begirako ikuspegiak.
24. gaia.–Abeltzaintza intentsiboa Nafarroan. Ezaugarriak eta motak. Ekoizpen nagusiak. Ekoizteko teknikak. Arazoak eta gerora begirako ikuspegiak.
25. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (I). Ardoaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea. Olioaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.
26. gaia.–Nafarroako nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea (II). Zerealen industriak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.
27. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (III). Haragiaren industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.
28. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (IV). Esnearen industria: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.
29. gaia.–Nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea Nafarroan (IV). Prestatutako elikagaien industria, IV eta V gamak: lehengai nagusiak, elaborazio prozesuak, teknologia, lortutako produktuen ezaugarriak eta horiek merkaturatzea.
30. gaia.–Hondakin organiko biodegradagarrien tratamendua. Konpostajea. Biometanizazioa. Helburuak. Hondakin motak eta aplikatu beharreko teknologiak. Teknika erabilgarri onenak. Lortutako produktuak, haien erabilera eta merkaturatzea.
31. gaia.–Abeltzaintzako hondakinak tratatu eta kudeatzea. Ongarri solido eta likidoak. Osaera, ezaugarriak eta ingurumen eraginak. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Tratatu eta desagerrarazteko sistemak.
32. gaia.–Hondakin uren arazketaren ondoriozko lohi organikoak tratatu eta kudeatzea. Motak eta ezaugarriak. Ingurumenarekiko arazoak. Digestio aerobiko termofiloa (ATAD sistema). Digestio anaerobikoa. Lehortze termikoa. Egonkortze alkalinoa. Ongarri organiko gisa erabiltzea. Prozesu industrialetan balorizatzeko beste aukera batzuk.
33. gaia.–Nekazaritza industriako hondakinak tratatu eta kudeatzea. Esnearen gazura. Mahats-patsa. Alperujoak. Barazkien eraldaketa sektoreko hondakinak. Hondakinen ezaugarriak. Horiek balorizatzeko eta deuseztatzeko erabiltzen ahal diren teknologiak. Lortutako produktuak, haien erabilera eta merkaturatzea.
Iragarkiaren kodea: F2416359
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
