2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDIGORRIA
Deialdia, albientearen lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
Mendigorriko Udaleko alkateak, 2023ko azaroaren 17ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zuen albientearen lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe.
Epearen barnean, honako honek behar diren agiriak aurkeztu ditu, eta, hortaz, behin betiko onartu behar da deialdian:
NANa: 72687626J.
Ondorioz, horrekin guztiarekin bat eta alkatetza honi emandako ahalmenak baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea deialdirako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Mendigorriko Udalaren zerbitzuko albientearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa. Ebazpen honen eranskinean ageri da zerrenda.
Bigarrena.–Adieraztea ezen 8. oinarrian ezarritako probak otsailaren 15ean eginen direla, 09:30ean, Mendigorriko udaletxeko ekitaldi-aretoan (Foruen plaza 1, 31150-Mendigorria).
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.
Mendigorrian, 2024ko urtarrilaren 18an.–Jarduneko alkatea, Íñigo Lerga Fuertes.
Iragarkiaren kodea: L2401091