24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean plaza hutsak betetzeko, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, bete beharrez uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

Lodosako alkateak abenduaren 13an emandako 2022/233 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren plaza hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

2023ko abenduaren 11ko 3045 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak baietsi egin zuen Ángela Irisarri Ruiz andreak, ELAko ordezkari sindikal gisa, 2022/233 Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa. Dekretu horren bidez, deialdi bat onetsi zen plaza hutsak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako langileak egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuetan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 3045 zenbakiko Ebazpena betetze aldera, urtarrilaren 16ko 2024/011 Dekretuaren bidez deialdia onetsi zen plaza hutsak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, Lodosako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuetan, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Lodosako Udalak 2022ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzan sartutako plazak barne mugikortasuneko prozedura batean eskainiko dira, lekualdatze lehiaketa bidez, eta hartan parte hartzen ahalko dute deialdiaren xedeko lanpostu berean izendapena duten enplegatu finkoek, hala ezarririk baitago uztailaren 1eko 9/2022 Foru Legearen 10.1 artikuluan (19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdi bat onestea, I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula) zehaztutako plaza hutsak betetzeko, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Bigarrena.–Onestea lekualdatze lehiaketarako deialdi honen oinarriak eta I. eta II. eranskinak.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki erakundearen web atarian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lodosan, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea eta aplikatzekoa den araudia.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula) eskainitako eta zehaztutako plaza hutsak betetzea, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babespean egiten diren egonkortze prozesuen barnean (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. I. eranskinean (Deialdiko ezaugarri espezifikoen taula) zehazten dira plazen ezaugarri hauek: zenbakia, maila, lanpostua, titulazioa, destinoa, araubidea –funtzionarioena edo lan kontratudunena–, lanaldia –osoa edo partziala–, hizkuntza eskakizunak –euskara nahiz beste hizkuntza bat jakin beharra– eta bestelakoak.

1.3. Prozedurak homogeneizatzeko, lekualdatze lehiaketan zenbat erakunde dagoen, beste hainbeste taula onesten dira I. eranskinean (Deialdiko ezaugarrien taula).

1.4. Lekualdatze lehiaketa hau arau hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Deialdiko plazak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdi honetan sartzen dira, hasiera batean, I. eranskineko (Deialdiko ezaugarrien taula) identifikatutako plaza hutsak, bai eta lehiaketan lanpostu berri bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere, betiere deialdia egin duen toki erakundearen plantilla organikokoak badira. Dena den, izangai batek lekualdatze lehiaketan beste plaza bat lortu ondoren uzten duen plaza hutsa ez da eskainiko baldin eta hura betetzea beharrezkoa ez bada, dela "iraungitzeko" delako, dela titularrak edo beste inork betetzen ez zuelako.

2.2. Lodosako Udalaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

2.3. Halaber, aipatutako plazak deialditik kanpo utziko dira honako arrazoi hauek direla eta: birkokatze prozesuei atxikitzea; jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei esleitzea; edo ordenamenduan ezarritako beste edozein arrazoi tartean egotea.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdia egiten duen toki erakundearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Deialdiaren xede den lanpostu bererako izendatua izatea.

c) Baldin hala ezartzen badu I. eranskinak (Deialdiko ezaugarrien taula), eta jarraikiz ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari (Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko Legea), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere. Betekizun hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez; erregistroa abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bitartez arautu zen.

d) Halakorik bada, eskuratu nahi den plazarako ezarritako gainerako baldintzak betetzea (Ezaugarrien taulan zehazten dira).

3.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta plazaren jabetza hartu arte.

3.3. Deialdia egiten duen toki erakundearen eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, baldin plaza erreserbarik gabeko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz.

3.4. Jarduneko zerbitzuan ez beste egoera batean daudenek frogatu beharko dute deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

3.5. Deialdiko lanpostu bereko plaza huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa esleitzeko, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta eskabideak aurkeztea.

4.1.1. Nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira deialdirako izen emateak, deialdia egin duen toki erakundearen web atarian. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eredu normalizatuaren bidez aurkeztu beharko dute eskabidea nahitaez (II. eranskina).

4.1.2. Deialdiko 3.1.c) apartatuko baldintza frogatzeko, izena emateko unean erantsiko da, telematikoki, behar den ziurtagiria.

4.1.3. Euskara maila edo beste hizkuntza baten maila frogatzeko, halakorik behar denean, egoki den titulu ofiziala aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.1.4. Nahitaezkoa den beste edozein baldintza frogatzeko, izena emateko unean erantsi beharko da zuzenbidearen arabera baliozkoa den edozein frogabide.

4.1.5. Lehiakideek ez dituzte aurkeztu beharko deialdia egiten duen toki erakundeak aitortutako zerbitzuei lotutako merezimenduak, hots, administrazio publikoetan egindako zerbitzuei lotutakoak: horiek zuzenean erantsiko dira izangai bakoitzaren espedientera, eta epaimahaiaren esku utziko dira, balora ditzan.

4.1.6. Deialdia egiten duen toki erakundeak ez dizkie interesdunei eskatuko interesdunak aurretik emandako datuak nahiz agiriak. Hala bada, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen aipatu agiriak.

4.2. Aurkezteko epea.

Eskabidea aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila deialdia egin duen toki erakundearen web fitxan, ohartaraziz izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela 3 egun naturaleko epean, telematikoki, eta, behar izanez gero, akatsak zuzentzen ahalko dituztela.

5.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak administrazio egintza bat emanen du, lehiaketa hutsik gelditu dela deklaratzeko. Administrazio egintza hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdia egin duen toki erakundearen web-orrian.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanik, organo eskudunak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila deialdia egin duen toki erakundearen web-orrian.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Lekualdatze lehiaketen kalifikazio-epaimahaia izendatuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi ondotik. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta beste hainbeste ordezko izendatu beharko dira. Izendapen hori argitaratuko da Lodosako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren web fitxan.

6.2. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahalko dira lehiaketen kalifikazio-epaimahaiak.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

6.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.7. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 9. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea eta jardutea.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu.

7.2. Baloratzeko merezimendu bakarra izanen dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, eta puntu bat emanen da urteko, kontuan hartuta deialdia egin duen toki erakundeak eta, behar denean, haren erakunde autonomoek aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean. Hala, benetan emandako zerbitzutzat hartzen dira administrazio publikoen arloan emandakoak, nahiz administrazio kontratuaren araubidean, nahiz lan araubidean (aldi baterakoa zein finkoa), nahiz funtzionario gisa.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

7.3. Langile publikoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

7.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

7.5. Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, berdinketa ebatziko da deialdia egin duen toki erakundean –eta, kasua bada, haren erakunde autonomoetan– zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak segitzen badu, ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

8.1. Epaimahaiak lehiakide guztien merezimenduak kalifikatuko ditu, eta argitaratuko ditu toki erakundearen deialdiaren web-orrian.

8.2. Izangaiek 5 egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, bidezko alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

8.3. Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa jarriko du jendaurrean, deialdia egin duen toki erakundearen web-orrian.

9.–Plaza hutsak hautatzea.

9.1. Honela hautatuko dira plaza hutsak:

a) Plazak aukeratu aurretik, parte-hartzaileen eskura jarriko da aukeran dauden plazen zerrenda, bai hasieran iragarritakoak, bai lekualdatzearen ondoriozkoak. Deialdia egin duen toki erakundearen web-orrian emanen da informazio hori.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dute lanpostuen hautaketa, 5 egun naturaleko epean baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren web-orrian adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer plaza eta/edo lantoki nahi duten, hasieran deitutakoak izan nahiz lekualdatzearen ondoriozkoak izan.

c) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

d) Deialdia egin duen toki erakundearen web-orrian argitaratuko da hautaketaren emaitzaren informazioa.

9.2. Plaza huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

9.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean hautaketarik egin ez duenak lehiaketaren xede diren plazetan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

10.1. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie plazak, haien hautaketen eta prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Ebazpen horretan zehaztuko da noiz laneratuko diren, egun bera ezarrita guztientzat. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Plazak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena formalizatuko da egonkortze prozeduretan plazak esleitu aurretik.

11.–Datuen babesa.

11.1. Datuen tratamenduaren arduraduna Lodosako Udala da.

11.2. Helburua: lekualdatze lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

11.3. Oinarri juridikoak: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze prozesuak gauzatzeko.

11.4. Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira toki erakundeak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

11.5. Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

11.6. Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta haiek ezerezteko ere; horretarako, joko dute deialdiaren ezaugarrien taulan adierazitako helbidera.

11.7. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

12.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA

Deialdiaren ezaugarrien taula: Lodosako Udaleko plaza huts batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurrien Legea).

1.–Lodosako Udaleko plazen identifikazioa.

PLAZA ZENBAKIA

LANPOSTUA
PLANTILLA ORGANIKOAN

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

TITULAZIOA

6

Administrari ofiziala

C

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

8

Enplegu eta toki garapenerako agentea

B

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa

10

Kirol koordinatzailea

C

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

17

Eraikuntzako peoia

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

22

Eskolazaina

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

14

Lorezaintzako ofiziala

D

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola Graduatuaren titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa

15

Lorezaintzako laguntzailea

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

18

Garbiketako peoia

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

19

Garbiketako peoia

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

20

Garbiketako peoia

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

21

Garbiketako peoia

E

Lan kontratudun finkoa

Osoa

Eskola ziurtagiria

2.–Musika eskolako plazen identifikazioa.

PLAZA ZENBAKIA

LANPOSTUA PLANTILLA ORGANIKOAN

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

TITULAZIOA

1

Zuzendaria - musika irakaslea (zeharkako flauta, musika hizkuntza)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Zeharkako flautako goi mailako ikasketen titulua, musika hizkuntza edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Zeharkako flautako erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

2

Musika irakaslea (akordeoia, abesbatza)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Akordeoiko goi mailako ikasketen titulua, abesbatza edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Akordeoi edo abesbatzako erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

3

Musika irakaslea (saxofoia)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Saxofoiko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Saxofoiko erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

4

Musika irakaslea (bonbardinoa, tuba, tronpa)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Bonbardino, tuba edo tronpako goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Bonbardino, tuba edo tronpako erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

5

Musika irakaslea (gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, baxua, bandurria, lautea)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Gitarra klasiko, gitarra elektriko, baxu, bandurria edo lauteko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Gitarra klasiko, gitarra elektriko, baxu, bandurria edo lauteko erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

6

Musika irakaslea (pianoa)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Pianoko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Pianoko erdi mailako titulu profesionala, gehi musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma, unibertsitateko gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

7

Musika irakaslea (perkusioa eta batuka)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Perkusio eta batukako goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Perkusio eta batukako erdi mailako titulu profesionala, eta orobat edukitzea musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma edo gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

9

Musika irakaslea (kantua eta musika hizkuntza)

B

Lan kontratudun finkoa

Partziala (zerbitzuaren beharrengatik, espezialitate horretan eta ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleek behar duten ordu kopuruaren arabera)

Kantu eta musika hizkuntzako goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko ikasketa planeko erdi mailako titulua edo baliokidea.

Kantu eta musika hizkuntzako erdi mailako titulu profesionala, eta orobat edukitzea musikako goi mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma edo gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea.

3.–Baldintzak.

a) Langile finkoa izatea Lodosako Udalean, deialdiko ezaugarrien taulan zehaztutako mailan edo taldean.

b) Deialdiaren xede den lanpostu bererako izendatua izatea.

c) Eranskin honen 1. apartatuan zehaztutako guztiak.

II. ERANSKINA.–LEKUALDATZE LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/01tras2023c.doc

Iragarkiaren kodea: L2400866