2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BETELU
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena
Beteluko Udaleko alkateak, Lorenzo Zubillaga Goicoechea Jaunak, 2024ko urtarrilaren 16an, 2/2024 Ebazpena eman du:
Beteluko Udaleko alkate-udalburuaren 39/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko azaroaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 231. zk.), onartu egin zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion administrari laguntzailearen lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera.
2023ko urtarrilaren 11ko 2/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onartu zen.
Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen puntuaziorik handiena lortu zuten izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituena eta deitutako plaza-kopuruan sartzen zena.
Deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, eta bertan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da bera izendatzea eta plaza esleitzea.
Ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau,
EBATZI DUT:
1. Mirentxu Eskamendi Iriarte andrea toki-erakundeko lan-kontratuko langile finko izendatzea, administrari laguntzaile lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 2. lanpostua).
2. Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa esleitzea (plantilla organikoaren 2. zenbakia).
–Izen-abizenak: Mirentxu Eskamendi Iriarte.
–Plaza: administrari laguntzailea.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-erregimenean kontratatua.
–Hizkuntzak: euskara derrigorrezkoa.
–Lanaldia: partziala (10 ordu astean).
3. Izendatutako izangaia 2024ko otsailaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluaren arabera.
Egun horretan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada toki-erakunde deitzaileko lan-kontratuko langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau, dagozkion ondorioak izan ditzan, toki entitateko langileen arloari helaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea. Ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Betelun, 2024ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2401204