1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1132E/2023 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Irunberriko Udal Planaren 51.1.2 artikuluaren ("Altxonbideak") aldaketari buruz. Sustatzailea Joluga Energy SLU da.
Udal planaren aldaketa horrek ez du aldatzen lurzoru urbanizaezinaren sailkapena, baina bai Irunberriko udal-mugarteko abelbideen babes-araubidea. Asmoa da koherentea izan dadila Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluarekin (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Artikulu horrek zortasun-eremu bat ezartzen du, non debekatuta geratzen baitira eraikuntza-jarduerak, baimena beharko duten azpiegiturak izan ezik.
Aldaketa hasieran onetsi zen Irunberriko Udalak 2023ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran erabakita, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuta 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ekoan.
Dokumentazioa aztertuta, Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du udal planaren 51.1.2 artikuluaren ("Altxonbideak") aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Irunberriko Udal Planaren 51.1.2 artikuluaren ("Altxonbideak") aldaketaren aldeko ingurumen adierazpen estrategikoa egiten da. Sustatzailea Luluga Energy SLU da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Irunberriko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2318576