3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA
Akats zuzenketa, Alto del Fraile haize-parkearen aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera ezesten duen iragarkian
Iragarki hori 2024ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19koan. Transkripzio-akatsak aurkituta erakunde igorleri dagokionez eta lehenengo paragrafoan, bidezkoa da zuzentzea.
Hau dioen lekuan:
"3. Estatuko administrazioa
GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA
Ezetsi egiten da Enerfín Renovables II SLU enpresaren eskaera, Alto del Fraile haize-parkeari (44 MW-eko potentzia instalatua) eta haren ebakuazio-azpiegiturari aurretiazko administrazio-baimena emateari buruzkoa, eta PEol-555 espedientea artxibatu egiten da. Aipatu haize-parkea eta azpiegiturak Zaragoza eta Nafarroa probintzietan daude."
Hau esan behar du:
"3. Estatuko administrazioa
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA
Ebazpena, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baita Enerfín Renovables II SLUren eskaera, Alto del Fraile haize-parkeari (44 MW-eko potentzia instalatua) eta haren ebakuazio-azpiegiturari aurretiazko administrazio-baimena emateari buruzkoa, eta erabakitzen baita PEol-555 espedientea artxibatzea. Aipatu haize-parkea eta azpiegiturak Zaragozako eta Nafarroako probintzietan daude."
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: E2401407