Iragarkia
24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA
Ebazpena, Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baitzaio Energía Inagotable de Kyoko SLri 7 MW-eko Kyoko haize-parkerako, Zaragozako probintzian, eta energia ateratzeko haren azpiegiturarako, Zaragoza, Nafarroa eta Arabako probintzietan.
SEE/DGPEM/SGEE/PEol-522 Ebazpena (AAP)
2021eko martxoaren 29an Energía Inagotable de Kyoko SLren idatzia sartu zen (aurrerantzean, sustatzailea) Ministerio honen erregistro sarreran, eta 2021eko maiatzaren 7an zuzendu zuten. Idatzi horren bitartez aurretiazko administrazio baimenaren eskaera aurkeztu zuten Kyoko haize-parkerako (49,5 MW), Zaragozako probintziako Biota, Uncastillo, Luesia eta Ejeako udal-mugarteetan, bai eta hari zegokion energia ateratzeko azpiegiturarako ere. Azpiegitura hori komuna da talde berak sustatutako hamabi proiektuetarako, zeinek osatzen baitute SGEE/PEOL-522 AC izapidetze espedientea; halaber, beste espediente batzuek ere partekatzen dute zati batez, aurrerago adierazi bezala. Energia ateratzeko azpiegitura hori udal-mugarte hauetatik barna igarotzen da: Uncastillo, Sádaba eta Castiliscar, Zaragozako probintzian; Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire, Erriberri, Tafalla, Artaxoa, Añorbe, Eneritz, Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda, Zizur, Oltza, Itza, Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Altsasu, Nafarroako probintzian; eta Ziordia, Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Barrundia, Burgu, Arratzua eta Gasteiz, Arabako probintzian.
Zuzendaritza Nagusi honek, 2021eko ekainaren 18an, metatzeko erabakia hartu zuen honako haize-parke hauen aurretiazko administrazio baimenari buruzko espedienteak batera izapidetzeko: Luna (49,5 MW), Kaede (40,6 MW), Kodama (49,5 MW), Makami (49,5 MW), Kaminari (49,5 MW), Kairi (49,5 MW), Amikiri (16,5 MW), Delfino (49,5 MW), Fukei (49,5 MW), Cadmo (49,5 MW), Belerofonte (49,5 MW) eta Kyoko (49,5 MW), Zaragozako probintzian, eta gauza bera energia ateratzeko azpiegitura komunari dagokionez, Zaragoza, Nafarroa eta Arabako probintzietan (lotutako espediente kodea: PEol-522 AC).
Halaber, 2021eko abuztuaren 6an, Energía Inagotable de Kyoko SLk Promotores Vitoria 220 kV 635 MVA-ko azpiestazioko proiektuko 1. gehigarria, hura ere 2021eko abuztuaren 6koa, 220 kV-eko Vitoria Generación TAEtik heldu den energia ateratzeko linearen posizioa bertan jasotzeko (aipatutako 220 kV-eko linea eta Vitoria Generación TAE beste sorkuntza proiektu batzuen xede dira, eta horiek ez daude barne hartuta ebazpen honen irismenean), zeinak energia ateratzen baitu 220 kV-eko Promotores Vitoria azpiestaziora.
Metatutako espedienteari hasiera eman zitzaion Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan, Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloan, eta Gobernuak Nafarroan duen Industria eta Energia Arloan, eta tramitatu zen bat etorriz Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoarekin, eta kasuan kasuko txostenak eskatu zitzaizkien administrazioei, erakundeei eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei, instalazioak haien kargurako ondasunak eta eskubideak ukitzen dituen heinean.
Txostena jaso da, Aragoiko Gobernuko Industria, Lehiakortasun eta Enpresa Garapen Departamentuko Energiako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak emana. Txosten horretan ez dira aurka agertu, baina adierazten dute balitekeela gainjartzea proiektuko haize-parkeren bat eta Estatuko Administrazio Orokorraren eskumeneko beste instalazio batzuk. Sustatzaileak erantzuten du, Estatuko Administrazio Orokorrak izapidetutako beste instalazio batzuekiko bateragarritasunari dagokionez, Forestalia Taldeko ukitutako sozietateek alegazioak aurkeztu zizkietela proiektu horiei organismo horretan, haren eskumena baita. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena jaso da. Txosten horretan adierazten du sustatzaileak aurretiazko baimena eskatu beharko diola baldin eta proiektuak jabari publiko hidraulikoa eta ur ibilguetako polizia-eremua ukitzen baditu. Halaber, gauzatu beharreko jarduketak egiteko baldintzak adierazi dira. Sustatzaileari igorri zaio erantzun hori, eta ados dagoela adierazi du.
Txostena jaso da, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak emana; ez da aurka agertu. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta ados dagoela jakinarazi du.
Ohar teknikoak eta ingurumen arloko oharrak dituzten txostenak jaso dira, bai Aragoiko Gobernuaren Aragoiko Lurraldea Antolatzeko Kontseiluak emana, bai Aragoiko Gobernuko Lurralde Egituraketa, Mugikortasun eta Etxebizitza Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak emana. Sustatzaileak horietako bakoitzari erantzun dio. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ingurumen arloko oharrei dagokienez, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidearen xede dira, hala badagokio; ebaluazio horretan oinarriturik ebatzi da proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta sustatzaileak proiekturako kontuan hartu behar dituen baldintza eta neurri gehigarriak ere.
Honako erakunde hauen erantzunak jaso dira: Aragoiko Gobernuaren Lurralde Egituraketa, Mugikortasun eta Etxebizitza Departamentuko Errepideetako Zuzendaritza Nagusia; Telefónica SAU; Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF), Zaragozako Probintzia Diputazioko Bide eta Lan Zerbitzua; Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila. Erantzun horietan baldintza teknikoak ezartzen dira, bai eta, hala badagokio, erakunde horietan baimena eskatu beharra ere, instalazioak haien eskumeneko ondasun edo zerbitzuak okupatzeagatik edo haiekin gurutzatzeagatik. Sustatzaileari igorri zaizkio erantzun horiek, eta ados dagoela jakinarazi du.
Red Eléctrica de España SAUren (aurrerantzean, REE) erantzuna jaso da. Erantzun horretan zera jakinarazi du Clúster Vitoria 220–PEol-522 AC proiektuarekin lotuta: Kyoko haize-parkeari, 30 kV-eko lurpeko lineari, Promotores Vitoria 220/400 kV-eko TAEri eta Promotores Vitoria TAE - Vitoria 220 kV-eko TAE 220 kV-eko goi tentsioko lineari dagokienez, aurkeztutako dokumentazioarekin ezin dira identifikatu proiektu horrek REEren jabetzako instalazioak ukitzen dituen. Sustatzaileak erantzun du eskatutako dokumentazioa igorriko duela. Haize-parke hauei dagokienez: Luna, Kaede, Kodama, Makami, Kaminari, Kairi, Amikiri, Delfino, Fukei, Cadmo eta Belerofonte, eta Malpica 30/220 kV-eko eta Bayo 30/220/400 kV-eko azpiestazioei dagokienez, adierazi du ezen, jasotako dokumentazioa aintzat hartuta, ez dela ukituta gertatzen REEren jabetzako instalaziorik. Sustatzaileak ados dagoela adierazi du. Malpica 30/220 kV-eko TAE - Bayo 30/220/400 kV-eko TAE 220 kV-eko aireko lineari dagokionez, zerbitzuan dauden haren jabetzako instalazioak gerta litezke ukituak, besteak beste, Castejón-Muruarte 1 eta 2 L/E 440 kV-eko Z/B linea, eta Itxaso-Castejón-Muruarte 400 kV-eko Z/B etorkizuneko aireko linea, zeina ingurumen eraginaren adierazpena eta aurretiazko administrazio baimena izapidetzeko fasean baitago Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria Arloan; hori dela eta, REEk adierazi du geroko komunikazioak beharko direla bi zerbitzuak koordinatzeko. Sustatzaileak erantzun du ezen, zerbitzuan dauden eta ukituta gertatzen diren lineei dagokienez, horiek jada hartu dituztela kontuan Malpica 30/220 kV-eko TAE eta Vitoria 220 kV-eko TAE (REE) lotzeko 400 kV-eko goi tentsioko aireko linearen aurreproiektuan, eta gurutzatzeak eta paralelismoak eginen direla otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez onesten baitira goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTL 01etik 09ra). Gaur egun izapidetzen ari diren lineei dagokienez, sustatzaileak adierazten du REEren esanetara jartzen dela, bi proiektuak ingurunean bateragarri izan daitezen, eta akordioak lortzeko, halaber, bi azpiegiturak ahalik eta txikienak eta elkarren osagarri izan daitezen.
Txostena jaso da, halaber, Aragoiko Gobernuko Zaragozako Hirigintzako Probintzia Kontseiluak emana; haren bidez honako alderdi hauen hirigintza bateraezintasuna alegatu du:
–Kaede, Kairi, Kodama, Kyoko, Luna eta Makami haize-parkeetatik Biotako udal-mugartean dauden alderdiak, zehazki izaera bereziko lurzoru urbanizaezinean, babes sektorial eta osagarriei lotutakoan, ibilguen, ibaiertzen eta errepideen kategorietan.
–Belerofonte haize-parketik Sádabako udal-mugartean dagoen alderdia, basoa babestu beharreko lurzoru urbanizaezin berezian dagoena.
–Makami haize-parketik Asíngo udal-mugartean dagoen alderdia, natura ekosistema bereziki babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean dagoena, onura publikoko mendien eta habitaten kategorietan.
Sustatzailea ados dago hirigintza arloan bateragarriak diren jarduketekin, eta puntuz puntu alegatu du besteen gainean. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Txostena jaso da, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak emana (Mendi Zerbitzua); txosten horretan adierazten dute aztertu beharko dela euskarriak tokiz aldatzeko aukera, bai eta bestelako neurriak hartzea ere, baso-masa ahalik eta gutxien ukitzeko; horrez gain, adierazten dute xehetasunez aztertu beharko dela energia ateratzeko lineak paisaian zer ukipen duen 615, 304, 309 eta 514 zenbakietako onura publikoko mendietatik igarotzean. Sustatzaileak erantzun du kokalekua eta euskarri kopurua hautatzea bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta anbientala aztertzeko prozesu bati dagokiola, eta lotu egin zaio ingurumen-inpaktuaren azterketari. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ingurumen arloko oharrei dagokienez, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidearen barruan aztertuko dira, hala badagokio; ebaluazio horretan oinarriturik ebatzi da proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta sustatzaileak proiekturako kontuan hartu behar dituen baldintza eta neurri gehigarriak ere.
Txostena jaso da, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak emana; txosten horretan adierazten du ezen, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, linea elektrikoak 179 km dituela, eta igarotzen dela Aragoi, Nafarroa eta EAEko autonomia erkidegoetatik; halaber, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egiten ahal dituen oharrak alde batera utzita, hauxe oroitarazten du: Uneotan izapidetzen ari dira Itxaso-Castejón/Muruarte energia elektrikoa garraiatzeko 400 kV-eko linea elektrikoaren (zirkuitu bikoitza) aurretiazko administrazio baimena, onura publikoko adierazpena, hura eraikitzeko administrazio baimena eta ingurumen eraginaren adierazpena, eta Itxaso-Orkoien 1 eta 2 energia elektrikoa garraiatzeko 220 kV-eko linea elektrikoa (zirkuitu bakuna) desmuntatzeko aurretiazko administrazio baimena (linea horiek Red Eléctrica de España SAUk sustatu zituen); jarduketa hori jasota dago une horretan Energia Elektrikoa Garatzeko Sarea Garatzeko 2015-2020 Planean, bai eta 2021-2026 Planaren zirriborroan ere. Sustatzaileari igorrita, erantzun egin dio puntu bakoitzari, eta adierazten du garraiatzeko aireko lineari dagokionez, sustatzailea REEren esanetara jartzen dela, bi proiektuak ingurunean bateragarri izan daitezen, eta akordioak lortzeko, halaber, bi azpiegiturak ahalik eta txikienak eta elkarren osagarri izan daitezen, horri esker, azpiegituren ondorioz ingurumenean eta gizartean izan litezkeen ukipenak murrizteko, betiere une oro bermatuta garraiatzeko linearen eta energia ateratzeko linearen helburuak betetzen direla. Sustatzaileak defendatzen du, orobat, PEol - 522 AC espedientea izapidetzea ez dela, inola ere, oztopatu edo mugatu behar, haren izapideei eta zerbitzuan osoki jartzeari dagokienez, Itxaso - Castejón/Muruarte linearen espedientea izapidetzearen ondorioz. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Txostena jaso da, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak emana; txosten horretan kexa agertzen du, batetik, ingurumen arloan, Donejakue bideko eta Iruñerriko Ibai Parkeko ukipenengatik, eta bestetik, hirigintza arloan. Erantzuna sustatzaileari igorrita, puntu bakoitzari erantzun dio. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ingurumen arloko oharrei dagokienez, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidearen barruan aztertuko dira, hala badagokio; ebaluazio horretan oinarriturik ebatzi da proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta sustatzaileak proiekturako kontuan hartu behar dituen baldintza eta neurri gehigarriak ere.
Txostenak jaso dira, Biota, Sádaba eta Castiliscarko Udalek emanak; txosten horietan lotu zaizkio hirigintza bateragarritasunari buruz egon beharreko aurretiko hirigintza txostenari, eta adierazi dute bertan adierazitakoa betetzen bada, ados daudela. Sustatzaileak erantzun egin die Biota, Sádaba eta Castiliscarko Udalei, eta ziurtatu du udal-mugarte horietako proiektua bateragarria izanen dela, hirigintza arloan, aplikatu beharreko hirigintza araudiak ezarritakoari jarraikiz. Erantzuna Biotako Udalari igorrita, ados dagoela esan du. Sustatzailearen erantzuna Sádaba eta Castiliscarko Udalei igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados daudela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Txostena jaso da, Arratzua-Ubarrundiako Udalak emana; adierazi du ezin izan duela proiektuari buruzko dokumentazioa deskargatu, zenbait errore zela eta. Eskatu du dokumentazioa euskarri informatikoan eta/edo paperean emateko, aztertu eta informatu ahal izateko, eta dokumentazio hori udalerriari dagokionari buruzkoa bakarrik izateko. Sustatzaileak erantzun du ziur dagoela udalerria ukitzen duenari buruzko separata Arratzuko Udalera igorri duela administrazioak. Sustatzailearen erantzuna Udalari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurkako txostenak jaso dira, Burgu, Barrundia, Agurain, Iruraiz-Gauna, Asparrena, eta Donemiliagako Udalek emanak; txosten horietan hirigintzaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertu dute proiektua. Sustatzaileak puntu bakoitzari erantzun dio. Asparrena, Agurain, Barrundia, Iruraiz-Gauna eta Burguko Udalek jarrerak berretsi dituzte bigarren erantzunean.
Txostena jaso da, Gasteizko Udaleko Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko Landa Eremuaren Zerbitzuak emana; haren bidez adierazten dute nekazaritzako sektorearen gaineko ukipena aurreikusten dela, eta eragin hori egoki baloratu beharra egonen dela. Sustatzaileak, erantzunean, argudiatzen du nekazaritza eta basozaintzako jardueraren gaineko ukipena aztertua dagoela. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurkako txostenak jaso dira, udalerria baino lurralde eremu txikiagoko eta handiagoko erakunde ukituek emanak, hala nola Andoingo, Egilazko, Eginoko, Durruma Donemiliagoko, Arrietako, Bikuñako, Munaingo, Urabaingo, Langarikako, Etxabarri-Urtupiñako, Gazeoko, Ariñezko, Jungituko, Uribarri Arratzuko administrazio batzarrek eta Gasteizko Kontzeju Elkarteak (GKE). Sustatzaileak puntu bakoitzari erantzun dio.
Aurkako txostena jaso da, Arabako Lautadako Kuadrillak emana; txosten horretan proiektuaren ukipenak aztertzen dituzte, bai eta haren gaineko ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia ere, Arabako Lautadako udalerrietan (Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Iruraiz-Gauna, Barrundia eta Burgu), eta ondorioztatzen dute aukerarik egokiena dela trazatua ez egitea eskualdean barna, edo, bestela, inpaktu txikiagorik sortzen den eremura eramatea. Sustatzaileak puntu bakoitzari erantzun dio.
Txostena jaso da, Artaxoako Udalak emana; adierazten dute 220 kV-eko goi tentsioko linea elektrikoa Artaxoako udal-mugartean proiektutako trazatuaren bidez ezartzea ez datorrela bat Udal Plangintzaren determinazio orokorrekin, eta ondorioz, beste konponbide batzuk aztertu behar direla. Txostenean adierazten dute, orobat, proposatutako trazadurak lehendik dauden beste linea elektriko batzuen eremu bera duela, bai eta REEk proiektatutako 400 kV-eko linea berriaren eremu bera ere. Uste dute aireko linea elektrikorako proposatutako trazaduraren ordezko aukerak aztertu behar direla, bai trazadurari dagokionez, bai linearen konfigurazioari dagokionez; eragozteko, batetik, linea elektriko paraleloak ugaritzea, eta bestetik, paisaiako ukipenak. Ildo horretatik, aurkeztutako dokumentuak berak azaltzen du ezen, proiektutako trazadurako beste eremu batzuei dagozkien zati zehatz batzuetan, linea berriak izanen dituela lehendik dauden lineetako euskarri berak. Erantzuna sustatzaileari igorrita, erantzun egin du. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurkako txostenak jaso dira, honako udal hauek emanak: Arruazu, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Lakuntza, Adios, Legarda, Muruzabal, Uterga, Añorbe, Urdiain, Eneritz, Itza, Arbizu, Oltza Zendea eta Irañeta, Ziordia eta Arakil. Hirigintza eta ingurumen arloko askotariko oharrak ez ezik, adierazi ere egiten dute ez direla aztertu proiektatutako lineatik gertu dauden beste azpiegitura batzuen ondorio metagarri eta sinergikoak. Erantzuna sustatzaileari igorrita, erantzun egin du. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Ingurumen arloko oharrak proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidearen barruan aztertuko dira, hala badagokio; ebaluazio horretan oinarriturik ebatzi da proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta sustatzaileak proiekturako kontuan hartu behar dituen baldintza eta neurri gehigarriak ere.
Aurkako txostena jaso da, Bakaikuko, Oltza Zendeako eta Itzako Udalek emana; adierazten dute Udalera igorri dutela, denbora berean, honako hauek jendaurrean jartzearen gaineko jakinarazpena: Itxaso-Castejón/Muruarte energia elektrikoa garraiatzeko 400 kV-eko linea elektrikoaren (zirkuitu bikoitza) ingurumen eraginaren adierazpenaren eta aurretiazko administrazio baimenaren eta hura eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera, bai eta Itxaso-Orkoien 1 eta 2 energia elektrikoa garraiatzeko 220 kV-eko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) desmuntatzekoa ere; Red Eléctrica de España SAUk sustatu zituen. Erantzuna sustatzaileari igorrita, erantzun egin du. Erantzuna organismoari igorrita, ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Txostenak jaso dira, Itzako Udalari dagozkion honako kontzeju hauek emanak: Aginaga, Atondo, Eritze, Gulia, Otxobi, Saratsa, Saratsate, Larunbe, Lete eta Zia; txosten horien bidez berresten dute eta bere egiten dute Itzako Udalak idatzi eta haren alkateak izenpetutako txostena. Otxobiko kontzejuak eskatzen du jarduketen espedienteak helarazteko, eta dagokion legezko epea emateko, haiek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten. Sustatzaileak erantzun du.
Txostenak jaso dira, Zizur Zendeako Udalari dagozkion honako kontzeju hauek emanak: Asterain, Larraia eta Undio. Asterain eta Larraiako kontzejuek alegazio aldia luzatzeko eskatzen dute, jendaurrean jarritako ingurumen eraginaren azterketaren funtsezko hutsak direla-eta, baita Plangintza Energetikoari buruzko informazioa handitzeko ere. Undioko kontzejuak eskatzen du jarduketen espedienteak helarazteko, eta dagokion legezko epea emateko, haiek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten. Sustatzaileak erantzun du.
Txostenak jaso dira, Oltza Zendeako Udalari dagozkion honako kontzeju hauek emanak: Aratzuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia; txosten horien bidez osoki berresten dute eta bere egiten dute Oltza Zendeako Udalak idatzi eta haren alkateak, 2021eko urriaren 28an, izenpetutako txostena. Sustatzaileak erantzun du.
Honako hauei galdetu zaie: Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Estatuko Errepideen Aragoiko Demarkazioa; ENDESA SA; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU; Cinco Villas eskualdeko Uncastilloko, Luesiako, Asingo eta Ejea de los Caballerosko udalak; Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordetzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza; Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia; Arbuluko, Argomanizko, Ezkerekotxako, Ibargurengo eta Zurbanoko administrazio batzarrak, bai eta Olaztiko, Altsasuko, Iturmendiko, Tafallako, Erriberriko, Beireko, Pitillasko, Uxueko, Murillo El Frutoko, Galipentzuko, Kasedako eta Zarrakazteluko udalak ere. Ez da erantzunik jaso; horrenbestez, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Orobat, eskaera jendaurrean jarri zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta aipatutako abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoarekin bat, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2021eko irailaren 28an, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 2021eko irailaren 27an, Zaragozako Probintziako Aldizkari Ofizialean 2021eko urriaren 7an, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2021eko urriaren 8an. Alegazio ugari jaso ziren, bai partikularren aldetik, bai enpresen eta ingurumen arloko elkarteen aldetik; sustatzaileak erantzun egin die.
Alegazio horien artean, aipatu beharrekoak dira askotariko sustatzaileek proiektuen polilineak gainjartzeagatik aurkeztutakoak; alegazio-egileek proiektuko haize-parkeen kokapena aldatzeko eskatu dute, eta lehentasun ordenak bereak lehenetsi beharra adierazi. Sustatzaileak aldaketarik egitea baztertu du haiei erantzutean, eta adierazi du, kasuak kasu, eskatutakoak ez duela oinarri juridiko edo teknikorik, gatazkarik ez dagoela, edo proiektu jakin batzuen aurkako alegazioak aurkeztu dituela, zenbaiten zalantzazko administrazio jarraitutasunagatik. Alegazio-egileei igorri zitzaizkien sustatzaileak haietako bakoitzari emandako erantzunak.
Nabarmentzen da, halaber, Desarrollos del Batán SL sozietatearena; Batángo zentral hidroelektrikoa garatzen ari da sozietate hori, eta proiektuen arteko askotariko ukipenak nabarmentzen ditu. Sustatzaileak erantzuten du ezen, proiektutako euskarrien lerrokadurari eutsita, aldatu eginen duela eraikuntza proiektuan Malpica 30/220 kV-eko TAE - Vitoria 220 kV-eko TAE 400 kV-eko goi tentsioko aireko lineako 223. eta 226. euskarrien posizioa, bi proiektuak bateragarriak izan daitezen.
Era berean, aurreproiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren separatak igorri zitzaizkien, txosten eskaerekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoarekin lotuta, honako erakunde hauei: Aragoiko Gobernuko Ingurumena Kudeatzeko Aragoiko Institutua (INAGA); Ebroko Konfederazio Hidrografikoa; Aragoiko Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Nagusia Zuzendaritza Nagusia; Aragoiko Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia; Aragoiko Gobernuko Lehendakaritza eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko Barne eta Babes Zibileko Zuzendaritza Orokorra; Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO-BIRDLIFE); Saguzarrak Kontserbatu eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU-BATLIFE); Ekologistak Martxan; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Kultura Kultura Sailburuordetzako Kultura Ondareko Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza; Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzearen Zuzendaritza; Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza; Arabako Foru Aldundiko Babes Zibila; URA - Uraren Euskal Agentzia; zenbait elkarte ekologista (Arabako Mendiak Aske, Lautadako Naturzale Elkartea, Kantauriko Mendikatearen Aldeko Plataforma, Ekologistak Martxan Araba); Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusia; Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia; Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusia; Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusia (Babes Zibila), eta Ekologistak Martxan Nafarroa.
Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloak txostena eman zuen 2022ko martxoaren 11n.
Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak txostena eman zuen 2022ko martxoaren 25ean.
Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak txostena eman zuen 2022ko apirilaren 12an.
Kontuan izanik ezen, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluak ezartzen duenez, organo substantiboak behar bezala kontuan hartu beharko duela, proiektua baimentzeko prozeduran, egindako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.
Instalazioaren aurreproiektuari eta hari lotutako energia ateratzeko azpiegiturari, baita ingurumen-inpaktuaren azterketari (IIAZ) ere, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin zaie, eta ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena (IIAD) egin da, zeina zehaztu baita Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko irailaren 18ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan, ingurumen arloko baldintzak ezartzen dira, egindako ingurumen ebaluazioaren ondoriozkoak, prebenitu, zuzendu eta konpentsatzeko neurriak barne. Behar bezala argitaratuta dago Estatuko Aldizkari Ofizialean.
IIADan ezarritakoaren arabera, proiektuari aplikatuko zaizkio ezarritako ingurumen arloko baldintzak, prebenitu, zuzendu eta konpentsatzeko neurriak eta, hala badagokio, IIAZn jasotako jarraipen neurriak, jendaurreko informazioaren eta kontsulten ondotik onetsitakoak, eta informazio gehigarrian proposatutakoak, betiere IIADan xedatutakoaren aurkakoak ez badira.
–IIADan proiektuari ezarritako baldintza guztiak bete behar badira ere, hura baita nahitaezko txosten erabakigarria, ezartzen duena, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluarekin bat, zer baldintzatan garatzen ahal den proiektua, bai exekuzioan bai ustiapenean, proiektua definitzeko kontuan hartuko dira, bereziki eta besteak beste, IIADan xedatutako baldintza eta neurri hauek, eta, hala badagokio, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuko da: Sustatzaileak bete egin beharko ditu 3.e) apartatuan (Ingurumen organoaren balorazioa) xedatutakoa eta i.2) apartatuan jasotako baldintza orokorrak, honako alderdi hauek nabarmenduta:
Beharrezkotzat jotzen da Kyoko haize-parkea guztiz ezabatzea, KYO-06 haize-sorgailua izan ezik.
Malpica 30/220 kV-eko TAE - Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE energia ateratzeko lineari dagokionez:
–Bayo 30/220/400 kV-eko TAEren eta AP 264 (Erriberriko lotunea) euskarriaren arteko zatiko energia ateratzeko lineak bete eginen du ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako baldintzak; adierazpen hori zehaztu zen 2023ko urriaren 4ko ebazpenaren bidez, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak emana SGEE/PEol-722 AC espedienterako.
–Energia ateratzeko lineak talkaren eta elektrokuzioaren aurkako neurriak izanen ditu Nafarroako lurraldetik igarotzean (AP 498-2 eta AP 498-25 euskarrien artean), eta EAEko lurraldetik igarotzean (AP 498-25 eta AP 498-54 euskarrien artean). Horrez gain, konpentsazio neurriak hitzartu behar ditu, Bonelli arrano edo aztore arranoari eta ugatzari dagokienez, autonomia erkidegoetan arloan eskumena duten agintariekin, eta haien aldeko txostenak eskuratu behar ditu proiektua IIADan ezarrita bezala gauzatzeko.
–Energia ateratzeko linea lurperatu beharko da AP 498-99 eta AP 498-116 euskarrien arteko zatian.
–AP 498-7, AP 498-11 eta AP 498-13 euskarriei dagokienez, IIADko baldintzak beteko dira.
–IIADak linearen gaineko beste kontu batzuk adierazten ditu, kontuan hartuta ukitutako udal jakin batzuek (Oltza Zendea eta Artaxoa) egindako alegazioak.
–Linea gauzatzeko azken proposamenak haren gauzapenak ukitutako autonomia erkidegoetako ingurumen organoen aldeko txostena lortu behar du.
- Proiektuaren diseinuak haize-parkeen hesi efektua ahalik eta txikiena izan dadin ahaleginduko da. Hartarako, aldamenean dauden bi haize-sorgailutako pala puntuen arteko tartea errotorearen bi diametro adinakoa izanen da gutxienez, ii.3) faunari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Proiektuaren diseinuak kontuan hartu beharko du ezen, ibilgua airean gurutzatuz gero, ibilguaren gaineko linearen gutxieneko garaiera, metrotan, ez dela txikiagoa izanen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 127. artikuluan ezarritakoa baino. Ibilgu publikoa lurpean gurutzatuz gero, gutxienez metro bateko sakonera egin beharko da, eroalea babesteko eroapenetik ibilgu ohera, ii.23) urari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Eraikuntza proiektua egin aurretik, Promotores Vitoria 220 kV-eko TAEk sortutako zarataren modelizazio akustikoko azterketa eginen da, ii.2) ingurune atmosferikoari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Bete egin beharko dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aurkeztutako «Jabari Publiko Hidraulikoan jarduketak baimentzeko irizpide teknikoak» eranskinean zehaztutako baldintzak, ii.5) urari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Ukitutako eremuak aldatu edo handitzen badira hasierako proiektuaren aldean, prospekzio arkeologikoa egin beharko da haietan obra fasearen aurretik, ii.4) kultur ondasunei eta ondareari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Landa azterketa botanikoa eginen da, gutxienez lorea eta fruitua emateko garaiak barne hartuta, ukitzeko moduko landare komunitate eta espezie nabarmenak identifikatzea bermatzeko, ii.1.c) landaredi, flora eta Batasuneko habitatei buruzko baldintzei jarraikiz.
- Eraikitzeko administrazio baimena eman aurretik, Europar Batasunaren intereseko habitatetarako konpentsazio plana idatziko da, ingurumen eraginaren azterketan jasotako jarraibideak aintzat hartuta, eta jakinarazi egiten zaie autonomia erkidegoetan ingurumenaren arloan eskumena duten agintariei, ii.7) landarediari, florari eta Batasuneko habitatei buruzko baldintzei jarraikiz.
- Zaintza presentzialeko eta jarduteko protokoloak egin beharko dira, zehazten diren baldintzak betetzen badira haize-sorgailuak geldiarazteko; arloko agintaritza eskudunak onetsi beharko ditu protokolo horiek, ii.6) faunari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Proiektuaren diseinuak kontuan hartu beharko du euskarriek luzera aldakorreko hankak eduki behar dituztela, kokatzeko orduan lursailera egokitu daitezen, azalera lauak sortu beharrik gabe, ii.9). geologiari eta lurzoruari buruzko baldintzei jarraikiz.
- Sustatzaileak Arabako Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzaren txostena hartu beharko du kontuan; txosten horretan adierazita dago euskarririk problematikoenak zein diren, landarediaren gaineko inpaktuagatik, hau da, Batasunaren intereseko habitatak uki ez daitezen kokapena berrikusi beharra dutenak, ii.1.a) landarediari, florari eta Batasuneko habitatei buruzko baldintzei jarraikiz.
- Sarbideen trazadurak berriz planteatuko dira laborantza eremuetatik eginez, eta dauden sarbideak hobeki aprobetxatuz, eta sarbideak ezabatuko dira, orobat, ukipen nabarmenak badakartzate Batasunaren intereseko habitaten gainean eta, onura publikoko mendien esparruan, baso-masak hartutako eremuetan, ii.1.b) landarediari, florari eta Batasuneko habitatei buruzko baldintzei jarraikiz.
- Ingurumena zaintzeko programako baldintzak bete beharko dira, iii) baldintzari jarraikiz.
IIAZn eta IIADan ezarritako baldintza eta neurri bakoitza zehaztu eta aurrekontuan sartu beharko ditu sustatzaileak, proiektuan nahiz haren adenda batean, xehakatuta, halako eran non aipatutako IIADan zehaztutako neurri bakoitza identifikatzen ahalko baita onetsi aurretik.
Azkenik, IIADak ezartzen du zer baldintza espezifiko hartuko diren kontuan proiektua baimentzeko ondoz ondoko faseetan, hala badagokio, eta beti, ustiapen baimen bat eman aurretik.
IIAD horrek adierazten duen bezala, sustatzaileek proiektuak egokitu zituzten ingurumen izapideak egitean, harik eta azken konfiguraziora iritsi zen arte, zeina IIADak jasotzen baitu. Proiektuan aldaketa nagusi hauek egin zituzten:
–Zazpi haize-sorgailu ezabatzea, askotariko abifauna espezientzat hilkortasun tasa handia baitzuten. Haien artean, Kyoko haize-parkeko KYO-08.
–Malpica 30/220 kV-eko TAE - Bayo TAE zatia lurperatzea, abifaunentzako ukipenagatik.
–49. euskarria lekuz aldatzea eta Pedroko hezegunetik 100 metro inguru gehiago aldentzea, bestelako azpiegitura eta herrietarako segurtasun tarteari eutsita.
–Euskarriok tokiz aldatzea: 498-36tik 498-45era, 498-83tik 498-86ra, 498-92tik 498-95era eta 498-100etik 104ra artekoak; onura publikoko mendietatik kanpora eraman dira, paisaia babestua duten eremuak ukitu gabe, linea bi tokitan lurperatuz: 498-43 eta 498-44 euskarrien artean, eta 498-82 eta 498-84 euskarrien artean.
–Trazadura aldatzea Artaxoako udalerritik igarotzean (301etik 318ra arteko euskarriak), eta herritik aldentzea.
Kontuan hartuta ezen, aipatutako IIADan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutako nahitaezko baimenetan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa izapidetzean egiten diren aldaketak abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz izapidetu behar direla.
Arestian aipatutakoa kontuan hartuta, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da aurretiazko administrazio baimena lortu duten sorkuntzarako instalazioetan aldaketa egiteko eta artikulu horretan ezarritako baldintza guztiak betetzeko.
Kontuan hartuta ezen, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluaren arabera, ezin izanen dela sorkuntzarako instalazioetako administrazio baimenik eman titularrak ez baditu aldez aurretik lortu banaketa edo garraio sareetan sartzeko eta konektatzeko baimenak.
Proiektuak garraio sarera sartzeko eta konektatzeko baimena lortu du, sarera sartzeko bideragarritasun txostenaren bidez, konexiorako baldintza teknikoak betetzeari buruzko txostenaren bidez eta konexiorako baldintza teknikoen egiaztapenari buruzko txostenaren bidez, Red Eléctrica de España SAUren jabetzako Vitoria 220 kV-eko azpiestazioan.
Beraz, energia elektrikoa ateratzeko azpiegiturak parke fotovoltaikoa eta garraio sarea konektatuko ditu, Vitoria 220 kV-eko azpiestazioan (Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa), garraio sareak azpiestazio horretan izanen duen posizio berri baten bidez.
2021eko martxoaren 9an, Energía Inagotable de Kyoko SLk lankidetza hitzarmena sinatu zuen beste sustatzaile batzuekin, beren instalazioek sortutako energia ateratzeko, honako azpiegitura hauek garatuz, eraikiz, batera erabiliz eta, ondotik, ustiatuz eta mantenduz, haien sustatzaile eta titular gisa identifikatuta:
–Malpica 30/220 kV-eko TAE.
–Malpica 30/220 kV-eko TAE - Bayo 30/220/400 kV-eko TAE 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea.
–Bayo 30/220/400 kV-eko TAE.
–Bayo 30/220/400 kV-eko TAE Erriberriko lotunea 400 kV-eko goi tentsioko aireko linea.
–Erriberriko lotunea - Altsasuko lotunea 400 kV-eko goi tentsioko aireko linea.
–Altsasuko lotunea - Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE 400 kV-eko goi tentsioko aireko linea.
–Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE.
–Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE - Vitoria 220 kV-eko AE 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea.
2021eko abuztuaren 13an, zenbait enpresak (Energía Inagotable de Amikiri SL, Energía Inagotable de Belerofonte SL, Energía Inagotable de Cadmo SL, Energía Inagotable de Delfino SL, Energía Inagotable de Fukei SL, Energía Inagotable de Kaede SL, Energía Inagotable de Kairi SL, Energía Inagotable de Kaminari SL, Energía Inagotable de Kodama SL, Energía Inagotable de Kyoko SL, Energía Inagotable de Luna SL eta Energía Inagotable de Kaminari SL) sinatu egin zuten Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLrekin, zeina Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 instalazio fotovoltaikoen sustatzailea baitzen, Promotores Vitoria 220 kV-eko azpiestazioa energia ateratzeko azpiegitura komuna izapidetzeko hitzarmena; energia azpiegitura horretara ateratzen dute arestian adierazitako instalazio fotovoltaikoek Vitoria Generación 220 kV-eko TAEtik datorren 220 kV-eko goi tentsioko linearen bitartez.
Ezertan ukatu gabe ebazpen honen, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eta sustatzaileak izapidetzean onartutako baldintzen ondorioz egin beharreko aldaketak, ebazpen honen irismenari dagokionez honako jarduketa hauek aurreikusten dira energia ateratzeko azpiegituran:
–30 kV-eko lurpeko lineak, Malpica 30/220 kV-eko azpiestaziorainokoak.
–Malpica 30/220 kV-eko azpiestazioa.
–Bayo 30/220/400 kV-eko azpiestazioa.
–Promotores Vitoria 220 kV-eko azpiestazioa.
–Malpica 30/220 kV-eko azpiestaziotik Vitoria 220 kV-eko AEraino (Red Eléctricaren jabetza).
Abenduaren 26ko 24/2013 Legeak enpresa ekimen askea aitortzen du energia elektrikoaren hornidurarako jardueretan aritzeko. Hala ere, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.4 artikuluaren arabera, sustatzaileak egiaztatu beharko du proiektua egiteko gaitasun legal, tekniko eta ekonomiko-finantzarioa duela. Horretarako, ebazpen proposamen bat bidali zitzaion Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, dagokion txostena egin dezan, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.6 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat, zuzendaritza nagusi honen ebazpen proposamenak sustatzaileari entzunaldia emateko tramitea bete du.
Sustatzaileak honako hauek aurkeztu ditu 2023ko abenduaren 13an: Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziaren zortasun aeronautikoen arloko erabakia, 2021eko ekainaren 10ekoa, Kyoko haize-parkea ezartzea eta garabi mugikor bat erabiltzea baimentzeko, Zaragozako probintziako Biotako udal-mugartean (P21-0106 espedientea).
Kontuan hartuta ezen, abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, energia elektrikoaren ekoizleen betebeharren artean, ezartzen duela energia elektrikoa ekoizteko beharrezkoak diren jarduera guztiak garatu beharra baimenean ezarritako baldintzetan eta, bereziki, instalatutako potentziaren segurtasunari, erabilgarritasunari eta mantentzeari dagokienez, eta eskatutako ingurumen arloko baldintzak betetzeari dagokionez.
Baimen hori ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere. Halaber, obra egiteko beharrezkoak diren gainerako baimen guztiak eskuratu beharko dira.
Azaldutakoaren ondorioz, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi honek.
EBAZTEN DU:
Bakarra.–Energía Inagotable de Kyoko SLri aurretiazko administrazio baimena ematea Kyoko haize-parkerako (7 MW) eta energia ateratzeko haren azpiegituretarako. Azpiegiturak jarraian daude zehaztuta, PE Kyoko KYO-210305-DT-PY aurreproiektuan (2021eko maiatza) adierazitako ezaugarriekin, eta ebazpen honetan jasotako berezitasunekin.
Proiektuaren xedea da haize-parke bat eraikitzea, energia elektrikoa sortzeko eta energia hori sarera eramateko.
Egindako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren ondotik, honako ezaugarri nagusi hauek ditu:
–Teknologia mota: eolikoa.
–Instalatutako potentzia, ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera: 7 MW.
–Haize-sorgailuen modeloa: N163.
–Haize-sorgailuen kopurua: haize-sorgailu 1, 7 MW-ekoa bakoitza, hiru palako 163 metroko diametroko errotorearekin eta 118 metroko altuerako abatzekin.
–Dorre mota: tubularra eta altzairuzkoa.
–Sarbiderako ahalmena, Red Eléctrica de España SAUk emandako sarbide eta konexio baimenetan ezarritakoaren arabera: 49,50 MW.
–Ukitutako udal-mugarteak: Biota.
Energia ateratzeko azpiegiturak proiektu hauetan jasota daude:
–Malpica 220 kV 390 MVA-ko azpiestazio proiektua, 2021eko martxokoa.
–Bayo 400/220 kV 605 MVA-ko azpiestazio proiektua, 2021eko martxokoa.
–Promotores Vitoria 220 kV 635 MVA-ko azpiestazio proiektua, 2021eko martxokoa, eta Promotores Vitoria 220 kV 635 MVA-ko proiektuko 1. gehigarria, 2021eko abuztukoa.
–Aurreproiektua: 400 kV-ko goi tentsioko aireko linea. Malpica TAEren eta Vitoria TAEren arteko konexioa (REE). (Malpica 30/220 kV-eko TAE - Bayo 30/220/400 kV-eko TAE 220 kV-eko aireko linea; Bayo 30/220/400 kV-eko TAE - Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE 400 kV-eko aireko linea, eta Promotores Vitoria 220 kV-eko TAE - Vitoria 220 kV-eko TAE 220 kV-eko aireko linea –REE– Arabako probintzian), 2021eko martxokoa.
Honela osatuta dago:
–30 kV-eko lurpeko lineak, zeinek konektatuko baitute Kaminari, Kairi, Kaede, Amikiri, Kyoko, Kodama, Makami eta Luna haize-parkeetako haize-sorgailuen transformazio zentro bakoitza Malpica 30/220 kV-eko azpiestazioarekin.
–Malpica 30/220 kV-eko azpiestazioa, zeina Uncastillon baitago, Zaragozako probintzian.
–30 kV-eko lurpeko lineak, zeinek konektatuko baitute Cadmo, Delfino, Fukei eta Belerofonte haize-parkeetako haize-sorgailuen transformazio zentro bakoitza Bayo 30/220/400 kV-eko azpiestazioarekin.
–Bayo 30/220/400 kV-eko azpiestazioa, zeina Sádaban baitago, Zaragozako probintzian.
–Promotores Vitoria 220 kV-eko azpiestazioa, zeina Gasteizen baitago, Arabako probintzian.
–Energia ateratzeko lineak, 179 km-koak, bost zati ditu:
- Hasten da Malpica 30/220 kV-eko TAEn, 220 kV-eko tentsioarekin, eta zirkuitu bikoitz duplexeko konfigurazioa du Bayo 30/220/400 kV-eko TAEraino.
- Bayo 30/220/400 kV-eko TAE azpiestaziotik 400 kV-eko tentsioarekin abiatzen da Bayo lotunea - Altsasu lotunea izeneko lineako 166. euskarriraino, zirkuitu bakun kuadruplexeko konfigurazioarekin.
- 166. euskarritik (Bayo lotunea) 498. euskarriraino (Altsasu lotunea), 400 kV-eko tentsioarekin, bost zirkuitu kuadruplexeko konfigurazioa du.
- Altsasu lotunetik Promotores Vitoria 220 kV-eko TAEraino, 400 kV-eko tentsioarekin, zirkuitu bikoitz kuadruplexeko konfigurazioa du.
- Promotores Vitoria 220 kV-eko TAEtik Vitoria 220 kV-eko TAEraino (REEren jabetza), 220 kV-eko tentsioarekin, zirkuitu bakun kuadruplexeko konfigurazioa du.
–Ukitutako udal-mugarteak:
- Uncastillo, Sádaba, Castiliscar, Zaragozako probintzian.
- Zarrakaztelu, Kaseda, Galipentzu, Murillo el Fruto, Uxue, Pitillas, Beire, Erriberri, Tafalla, Artaxoa, Añorbe, Eneritz, Adios, Muruzabal, Uterga, Legarda, Zizur, Oltza, Itza, Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Altsasu, Nafarroako probintzian.
- Ziordia, Asparrena, Donemiliaga, Agurain, Barrundia, Burgu, Arratzua eta Gasteiz, en Arabako probintzian.
Aurrekoa gorabehera, ekoizpen instalazioak egokitu beharko du ingurumen-inpaktuaren adierazpen horren edukira eta baimen hau izapidetzean sustatzaileak onartutako baldintzetara. Zehazki, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eskatutako baldintzak eta aldaketak bete beharko dira, eta, hala badagokio, energia ateratzeko azpiegiturako edozein elementu lurperatu, aplikatzekoa izanen baita abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoa (errege dekretu horren bidez energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura arautu ziren), aurretiazko administrazio baimena lortu duten sorkuntzarako instalazioen aldaketei dagokienez, eta artikulu horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira. Aurretiazko administrazio baimena lortu behar da ingurumen-inpaktuaren adierazpena betetzearen ondorioz proposatzen eta egiten diren aldaketetarako, baldin ez badira betetzen aipatutako errege dekretuaren 115.2 artikuluko baldintzak.
Beraz, eraikitzeko administrazio baimena ezin izanen da eman, eta prestaketa obrak ezin izanen dira instalazioko ezein tokitan hasi abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131.9 artikuluan aurreikusitako instalazioen kokapena egokitzeko, hau da, ez ebazpen honen xede diren ekoizpen-parkean, ez energia ateratzeko azpiegituretan, barne dagoela, hala badagokio, garraio edo banaketa sarearekiko konexioa, baldin eta titularrak ez baditu aldez aurretik bete baldintza hauek:
a) Titularrari administrazio baimena ematea, non jasotzen baitira aipatutako ingurumen-inpaktuaren adierazpenetik eta jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapidetik eratorritako aldaketak, aurretiazko administrazio baimen hau aldatzea eskatzen dutenak, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoaren arabera.
b) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ematea sustatzailearen gaitasun legal, tekniko eta ekonomikoak baloratzen dituen txostena, 1955/2000 Errege Dekretuaren 127.6 artikuluan, irailaren 20ko 17/2022 errege lege dekretuak emandako idazketan, ezarritakoari jarraikiz.
c) Agintaritza nazionalak txostena ematea zortasun aeronautikoei eta aireko nabigazioa babesteko baldintza orokorrei buruzkoa, eguneratuta haize-parkea ezartzeak azkenik ukitutako udal-mugarteen arabera eta IIADko baldintzei jarraikiz baimendutako potentziaren arabera.
d) Proiektuko sarbide eta konexio baimenak eguneratzea, barne hartuta haize-parkea ezartzeak azkenik ukitutako udal-mugarteak eta IIADko baldintzei jarraikiz baimendutako potentzia.
Sustatzaileak izapidetzean onartutako baldintzak bete beharko ditu, bai eta Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak ere.
Era berean, bete beharko ditu Sistemaren Operadoreak ezartzen dituen arau teknikoak eta jarduteko prozedurak.
Baimen hau emateak ez du ezertan ukatzen aplikatu beharreko beste xedapen batzuen arabera beharrezkoak diren bestelako kontzesio eta baimenak lortzea, eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkionak; halaber, obra gauzatzeko behar diren gainerako baimenak ere beharko dira.
Eraikitzeko administrazio baimena lortzeko, hiru hilabete igaro baino lehen, sustatzaileak justifikatu beharko du IIADan eta ebazpen honetan ezarritako baldintzek aurretiazko administrazio baimen honetako potentzia instalatua murriztea dakarten edo ez, eta sartu beharko ditu, hala badagokio, aurkeztutako eskaeran hitzartutako potentzia mantentzeko hartu dituen neurriak; halaber, beharrezko jotzen duen beste edozein elementu aurkeztuko du. Era berean, aurkeztutako exekuzio proiektuari, zeina arloko erregelamendu teknikoen arabera prestatuko baita, aplikatzekoa zaion araudia bete dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, behar den dokumentazioa erantsiko zaio, bai eta IIADan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere, ebazpen honetan adierazitakoarekin bat eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.4 artikuluan xedatutakoa betez.
Baimen hau iraungiko da baldin eta aipatu epea iraganik sustatzaileak ez badu eraikitzeko administrazio baimenik eskatu, edo ez baditu eman arestian aipatutako agiriak, exekuzio proiektua gauzatu ahal izateko behar den eraikitzeko administrazio baimena lortzeko. Edonola ere, sustatzaileak ezarritako epea luzatzea eskatzen ahalko du, justifikatutako arrazoiengatik, baina beti kontuan harturik Ekonomia berpizteko energia arloko eta beste arlo batzuetako neurriak onesten dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako epeak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Energiaren Estatuko idazkariari zuzendua, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean (haietatik gertatzen azkena kontuan hartuta).
Epe hori iraganik errekurtsoa jarri gabe, ebazpena irmoa izanen da ondorio guztietarako. Epeak hilabeteka zenbatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
2023ko abenduaren 18an.–Zuzendari nagusia, Manuel García Hernández.
Iragarkiaren kodea: E2400435
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
