2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2024ko hiri-kanpalekuen datak, ordutegiak eta prezioak
Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen 2024ko hiri-kanpalekuen datak, ordutegiak eta prezioak onestea.
Zizur Nagusian, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
HIRI-KANPALEKUAK 2024
Beste behin, oporren garaian, hiri-kanpalekuak antolatuko ditugu; zehazki, honako hauek:
Inauterietako, udaberriko, udako eta neguko kanpalekuak 2024
Xede orokorra.
Aisialdirako eta hezkuntzarako eta gozamenerako gune bat sortzea Zizur Nagusiko haurrentzat, gurasoen lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko eskolako oporraldietan.
Berariazko helburuak.
–Seme-alabei arreta egiteak eta haiek zaintzeak familiari ekartzen dion gehiegizko zama arintzea, eta, hala, erraztasunak ematea aisialdiaz gozatzeko.
–Aisialdiko eta hezkuntzako zerbitzuen eskaintza handitzea 3 eta 12 urte bitartekoentzat.
–Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean eta erantzunkidetasunean oinarria duten jarrerak eta balioak sustatzea haurrengan, eta sustatzea, halaber, aniztasunarekiko eta ingurumenarekiko errespetua eta kontsumo arduratsua.
Aurreikusitako egunak, eskola-egutegiaren arabera aldatzen ahalko direnak.
–Inauterietako kanpalekuak: otsailaren 12tik 14ra (3 egun).
–Udaberriko kanpalekuak: apirilaren 2tik 5era (4 egun).
–Udako kanpalekuak:
- 1. astea: ekainaren 24tik 28ra (6 egun).
- 2. astea: uztailaren 1etik 5era (5 egun).
- 3. astea: uztailaren 8tik 12ra (5 egun).
- 4. astea: uztailaren 15etik 19ra (5 egun).
- 5. astea: uztailaren 22tik 26ra (4 egun).
- 6. astea: uztailaren 29tik abuztuaren 2ra (5 egun).
- 7. astea: abuztuaren 5etik 9ra (5 egun).
- 8. astea: abuztuaren 12tik 16ra (4 egun).
- 9. astea: abuztuaren 19tik 23ra (5 egun).
- 10. astea: abuztuaren 26tik 30era (5 egun).
- 11. astea: irailaren 2tik 7ra (5 egun).
–Neguko kanpalekuak:
- Abenduaren 23tik 27ra (4 egun).
- Abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra (4 egun).
Tokia.
Ziur aski kirol-instalazioetan izanen dira.
Zerbitzuak.
–Goizeko gela (07:30etik 09:00etara).
–Nahitaezko jarduerak, 09:00etatik 14:00etara (irteera malgua: 14:00ak eta 14:30 bitartean).
–Jantokia: 14:00etatik 15:30era.
Izena ematen dutenen arabera, gaztelaniazko eta euskarazko taldeak sortuko dira jardueretarako; jantokia eta goizeko gela elebitan izanen dira.
Zerbitzuen kostuak.
–"Goizeko gela" zerbitzuaren kostua.
- Begiralea: 27,82 euro orduko.
–Jardueren kostua (09:00etatik 14:00etara).
- Begiralea: 27,82 euro orduko, BEZa barne.
- Koordinatzailea: 28,34 euro orduko.
–Jantoki-zerbitzuaren kostua.
- Begiralea: 27,82 euro orduko.
–Banakako menuaren prezioa: 4,11 euro.
Beste gastu batzuk:
–Bazkari osasungarriak (elikagaiak eta materiala).
–Garbiketa zerbitzua.
Prezioak.
Eskaintzen diren zerbitzuetan izena emateko prezioak kalkulatu dira kontuan hartuz Zizur Nagusian hiri-kanpalekuen zerbitzua emateagatik prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua (2021eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 12an) eta kontsultaturiko aurrekontua.
–Goizeko gelan izena emateko prezioa.
–Jardueretan izena emateko prezioa.
- 91 euro 7 egunetarako.
- 65 euro 5 egunetarako.
- 52 euro 4 egunetarako.
- 39 euro 3 egunetarako.
–Jantokian izena emateko prezioa.
- 49 euro 7 egunetarako.
- 34 euro 5 egunetarako.
- 28 euro 4 egunetarako.
- 21 euro 3 egunetarako.
Iragarkiaren kodea: L2400849